ZirIKTeroak

IKTero saltsero eta zirikateroen taldea

jolaus

Ubuntu Portable: Ubuntu Windowspean exekutatzeko beste aukera bat

Ubuntu erabiltzera salto egin aurretik, sistema eragilearen ezaugarriak ezagutu nahi izaten ditugu ekipoan instalatu aurretik. Horrela, oinarrizko Windows instalazio baten gainean Ubuntu probatzeko aukera desberdinak erabiltzen ditugu:

  • LiveCD moduan erabiltzea izaten da aukeretako bat. Alegia, Ubuntu CDa gure ekipoan sartu, ordenagailua piztu eta CDa irakurri ondoren, Ubuntu zuzenean CDtik abiarazi dezakegu, ezer instalatu beharrik izan gabe. Amaitutakoan, CDa atera eta ordenadorea berrabiarazi ondoren, gure Windows ekipoarekin lanean jarraitzeko aukera izango dugu.
  • Beste aukera bat birtualizazio aplikazioak erabiltzea izaten da. Aplikazio hauek instalatu ondoren (VirtualBox izan daiteke hauetako bat, adibidez), Ubunturen instalazio CDa ordenagailuan sartu, programan bertan hainbat ezaugarri definitu ondoren, sistema eragile birtual bat exekutatu dezakegu Windows instalazioan aldaketarik egin gabe.

Gaur bertan Lifehacker-en hirugarren aukera interesgarri bat ere badagoela jakin dut. Bertan azaltzen den prozedura jarraituz, aukera daukagu Ubuntu pendrive batean sartu eta bertatik exekutatzeko Windowspean dabilen edozein ekipo batean. Jarraitu beharreko prozedura oso sinplea dela ematen du (nik ez dut probatu). Hortxe duzue, beraz, Ubunturako behin betiko saltoa egin aurretik, probak egiteko beste modu interesgarri bat.

Partekatu

Erantzun honi

Eztabaida honen erantzunak

Nik Wubi gehituko nuke, nahiz eta berez instalazio antzeko bat izan.

Erantzun honi

Aupa zuek!
Nik zoritxarrez windows-a erabili behar dut lantegian eta leku gehienetan. Hortaz gain, bulegoko ordenagailuan baimenak murriztuta dauzkat eta ezin ezer instalatu.
Horrexegatik, aplikazio portable edo eramangarrien 'munduan' murgildu nintzen, USB pendrive batetik eta ordenagailuan ezer instalatu gabe nik behar nituen aplikazioak abiarazteko. Hasieran, Sandisk-en U3 sistema frogatu nuen baina geroxeago, portableapps ere gehitu nion, batez ere bigarren hau software askea bait da eta software libreko lizentzipean dauden aplikazioen portabilizazioa bultzaten bait du.

Momentuan oso pozik nengoen, behar nituen aplikazio gehienak gainean eramaten bait nituen, edozein ordenagailutan exekutatzeko aukerarekin baina banuen arantza txiki bat: Dena Windowspean zegoen...

Azkenean Portable Ubuntu aurkitu nuen eta nere USBan instalatu nuen... tumatxa hi!... Orain, USB honek aukera izugarriak eskeintzen dizkit, edozein ordenagailutan gustokoen ditudan aplikazioan exekutatzeko aukerarekin, bai windowspean eta baita ere windows sistema baten gainean ubuntu exekutatuz, bertan instataluta dauzkadan aplikazioekin...

Exekutatu ahal duzue noizbait ordenagailu berean eta aldi berean bi firefox instantzia, bat windowspean eta bestea linuxpean? kar kar kar...

Harira bueltatuz, oso ongi landutako aplikazioa da, ez da ordenagailu izugarririk behar abiadura egoki batean exekutatzeko eta oso erabilterraza...

4x13r

Erantzun honi

RSS

Honi buruz

jolaus jolaus creó esta red social en Ning.

Ekitaldiak

© 2009   Creado por jolaus en Ning.   Crear tu propia red social

Ikurrak  |  Arazo baten berri eman  |  Isiltasun-politika  |  Términos de servicio

Iniciar sesión en el chat