Taldeko partaideak gizartean Ikastolen eragile izateko
ahalmenean sinesten dugu, hezkuntza askea eta irekia posible dela
eta horretarako dependentzia teknologikoa kontrako faktore bat
bezala ikusten dugu.
GURE DOKUMENTAZIOA
Atal honetan ipiniko ditugu, elkarlanean arituz, modu
kolaboratiboan ekoiztuko ditugun txostenak. Txosten hauek etengabe
joango dira eguneratzen eta hauetatik sortuko da gure azken
dokumentua. Une honetan abian diren txostenak hauek dira:
Ubunturen
instalazio prozesua (Autorea:
Jakobe Palazio) Hiru minutu pasatxo dituen bideo honetan Ubuntu
instalatzeko jarraitu behar diren urratsak azaltzen dira. Kalitatea
oso ona ez bada ere, instalazio prozesuaren oinarriak ezagutzeko
nahikoa da.
Linuxean oinarritutako web zerbitzaria antolatzeko gida
(Autorea: Adictos A
Linux) Hamalau urratsetan Debianen oinarritutako web zerbitzari
bat nola prestatu azaltzen da tutorial honetan. Jakin beharreko
guztiak azaltzen dira modu argi batean. Amaitzeko, Wordpressen
instalazioa zerbitzari honetan nola burutu ere azaltzen da.
Página sobre linux
debian y kde (Autorea: Paco Aldarias): Linuxen
oinarriak azaltzen dituen webgunea. Aspaldiko gunea den arren
(2005) hainbat atalek ez dute gaurkotasuna galdu, Hasi berrientzat
bereziki garrantzitsua
orri hau.
Entrevistas
sobre Software Libre y Educación (Autorea: Mastermagazine) elkarrizketa
zerrenda honetako lehenengo hamarrak guk jorratu behar dugun gaiari
buruzkoak dira. Mundu osoko pertsonai ezberdinek gai honen inguruan
euren iritzia ematen dute.
Razones para usar software libre en educación (Autorea:
Gleducar.org) Argentinako
wiki honetan artikulu oso interesgarriak aurki daitezke. Gai
bereziki oso ondo landuta dago eta gure testuingurura estrapolatu
daitezkeen interesgarri asko eskaintzen ditu.
Software
askea hezkuntzan (bideoa) (Aurkezlea: Richard Stallman):
Irakaskuntzan software askea erabiltzeko arrazoi nagusiak aipatzen
ditu.
Ubuntu
eskuliburua (Autorea: Espainiako Hezkuntza eta Zientzia
Ministeritza) Ubunturekin lehen urratsak eman nahi dituenarentzat
ezinbesteko eskuliburua. Oinarrizko kudeaketaren inguruko azalpen
ugari ematen ditu. Badago ere eskuliburu honen onlineko
bertsioa.
OpenOffice
eskuliburua (Autorea: OOoAuthors) Ingelesezko bertsiotik
erdarara itzulitako eskuliburu sorta. Oraindik zati dezente
erdaratu gabe dauden arren, pdf honetan topa daitezkeenekin
oinarrizko erabilerarako nahikoak dira.
Tutoriales y Manuales (Autorea: Gleducar.org) Software libreko
hainbat aplikazioen eskuliburuak, Calc, Pidgin, Tuxpaint
VirtualDub, Writer...
Empezando
con el Software libre (Autorea: autore ezberdinak, hauen
artean, Eric Raymond, Richard Stallman, Roberto Di Cosmo...)
Software librea zer den ulertzeko dokumentu sorta interesgarria
agertzen da bertan. Hauetako batzuk nahiko ospetsuak dira internet
mailan.