IKTero saltsero eta zirikateroen taldea
4 kide
4 kide
8 kide
8 kide
14 kide
Kaixo Gorka
Antza denez Librezaleko gune hori erabat utzita dago; lotura iraunkorrak okerak dira eta spam-a nonahi ageri da. Apirileko ekarpen horren aurretik iruzkin bat utzi nuen gauza bera planteatuz. Apirileko ekarpena dagoeneko desagertu da (dena zaboraz beteta dago) baina iruzkina oraindik han dago. Hauxe da iruzkin hartan planteatzen nuena. Planteatzen dudana nola konpondu daitekeen baldin badakizu, eskertuko nizuke zure laguntza:
Hemen ere antzeko galderekin gabiltza. Nik baditut wp 1.1.1 bertsioko eta bbpress 0.8 euskarazko itzulpen fitxategiak (aspaldi itzuli genituen). WPMUren string gehienak WPren berdinak dira; administrazio atalari dagozkienak soilik dira desberdinak eta horiek 1.1.1 bertsiotik hona ez dira gehiegi aldatu.
Dena den, arazoak ditut WPMU 2.7 bertsio berrian Wordpress arruntaren .po fitxategia kargatu eta honen gainean WPMU zaharrari dagozkion .po fitxategiko string-ak automatikoki eransterakoan. Alegia, WPMUn itzuli beharreko testu lerro gehienak WP arruntarenak izanik, azken honen itzulpena erabili nahiko nuke lehenengoarentzat eta gero WPMUrentzat gordeta daukadan .po fitxategi zaharrean itzulitako lerroak erantsi nahi nizkioke, baina ez dakit hori nola egin daitekeen poEdit erabiliz.. Norbaitek hori hemen azalduko balit, momentu batean egingo nuke eta hementxe jarriko nituzke itzulitako .po eta .mo-ak.
Bestalde, ikastolako webgunean baita WPMU gunean ere Codestiling Localization plugina instalatuta daukagu. Edozein plugin bezala instalatu eta gaitu dezakezu. Ondoren Tresna eremuan Localization (Hizkuntzak, WP euskaraz baduzu) menua agertuko zaizu. bertan klik egin ondoren, zure WP gunean instalatuta eta itzulpena onartzen duten azal eta pluginen zerrenda aurkituko duzu. Hauetako bakoitzean “scan” sakatu eta bere .po fitxategia sortuko dizu automatikoki. Gero, “editatu” aukeratu eta banan bana lerro bakoitza itzultzeko aukera izango duzu. Amaitutakoan “generate .mo file” sakatu eta voila! hortxe izango duzu azala edo plugina (WPMU erabiltzen baduzu mu-pluginak ere itzul ditzakezu) euskaratuta. Plugin honek, azken finean, gettext eta poedit bezalako tresnak integratuta ekartzen ditu, itzulpen prozesua erraztuz, ni bezala, horrelako tresnekin galdu samar dabilenarentzat oso aproposa.
Azkenik, ondorengo galdera planteatzen dut: ez al genuke horrelako baliabideak jasotzeko errepositorio moduko lekuren bat eduki behar? Euskarazko WordPress gunea edo beste bat, sarbide erraza izango duena eta erabiltzaileek erraz aurkitzeko aukera izango luketena?
Nik poEdit erabiltzen dut baina planteatzen dudan egiteko beste modurik ezagutuko bazenu, primeran egongo litzateke.
Eskerik asko Gorka! ;)
Bienvenido a
ZirIKTeroak
© 2009 Creado por jolaus en Ning. Crear tu propia red social
Ikurrak | Arazo baten berri eman | Isiltasun-politika | Términos de servicio