ZirIKTeroak

IKTero saltsero eta zirikateroen taldea

Ikasys sistema EEE Pc a erabiliko du hardware moduan? Horrela ba da pozten naiz.


EEE Pc delako eramangarriaren atzetik pasadan udatik nabil. Aldizkari baten bitartez beraren berri izan nuen, eta naiz eta berria oso txikia eta erdi ezkutatua egon interesa sortzeko gai izan zen.


Eramangarri txiki batetaz hitz egiten gaude. Oso txikia eta arina, 900 gramoetara ez da heltzen eta.


Bere ezaugarriak oso xumeak dira: celeron prozesadorea, 512 mega RAM 4 Giga diskoa, 7 pulgadatako pantaila, CD rik ez… dena 299 € ren truke… Celerón peleón esango duzue ezta? Nire pentsamendua bera izan zen irakurri nuen momentuan, baina hala ere, sistema eragile moduan erabiltzen duen Xandros linux distribuzioa, hardware honetara guztiz doituta dagoenez, emaitza bikainak eskaintzen dituela esaten dute.

Wiki honetan irakurri dezakezue gora behera guztiak.


Gainera RAM memoria gehitzeko, tornillo pare bat bakarrik askatu behar dira eta listo.


Erabiltzen duen disko gogorra memoria solidoa da, ez dauzka bueltak ematen duten piezarik. Umeen eskuetan egoteko askoz hobeto. 2, 4 eta 8 gigatako bertsioak daude. Hala ere 8 gigatakoa ez dago momentuz salgai edonon.


Xandros Sistema Eragilea bi modutan erabili daiteke, lehenetsia dagoena ikono handiak eta ekintzen arabera antolatua agertzen dena edo aurreratua, gnome/KDE antzerako eskritorio baten bitartez.



Ekipoarekin batera DVD edo Cd bat dator sistema berrinstalatzeko eta MS win XP driverrekin. Norbaitek windows faltan botatzen ba du edo.


Jarraitzaile pila bat ditu eta dauden webgune irakurgarri guztien artean eee user delakoa indartsuena da. Beste asko daude interesgarri itxura dutenak baina edo txineraz edo alemandarrez daude.

Lasterbidetxo batzuk...
Webgune ofiziala

Engadget

IT idiots bideoa (25 Minuto, UK english)

The most hated company

Flickr argazki sortak

Partekatu 

Iruzkina gehitu

Iruzkinak gehitzeko, ZirIKTeroak(r)en partaide izan behar duzu.

Sare honen partaide egin

Fultxo Fultxo(e)n iruzkina otsaila 11, 2008(e)n. Ordua: 23:43
Andale! Hau beste kontu bat da... horixe da hain zuzen faltan botatzen nuena... hori guztia aipatzea.
Javier Burgoa Javier Burgoa(e)n iruzkina otsaila 11, 2008(e)n. Ordua: 22:29
Jope Fultxo, Ikasys sistemaren berri eta "ikutzeko" aukera nahiko etereoa izan da orain dela gutxi arte eta egia esateko momentuz guretzat etereo izaten jarraituko da. Alderantziz, apirilatik aurrera traste txiki polit hau gure esku egongo da. Ikasleen eskuetan oso tresna interesgarria suertatu daiteke , baina irakasleen eskuetan tresna zoragarria izan daiteke.
Memo-notas koadernoak betirako ahazteko aukera , edo barne blogetan eguneroko lana eta programaketak erregistratzeko edo gurasoekin bileren akta automatikoak. Ikasweb intranet zerbitzuei sua emateko, etab etab etab. Dena 300 € truke...
Fultxo Fultxo(e)n iruzkina otsaila 11, 2008(e)n. Ordua: 21:30
Nik pentsatzen dut gehiegi zentratzen ari garela "trastean" eta gutxi ikasys proiektuaren atzetik dagoen software plataforman, bere garapena gelan, atzetik dauden planteamendu pedagogikoak eta abar...
Azkenean PC eramangarri ttiki pollit bat besterik ez da!
:-)
jolaus jolaus(e)n iruzkina otsaila 6, 2008(e)n. Ordua: 16:23
Aupa Jabi

Ez dakizu zenbat galdera etortzen zaizkidan burura honen guztiaren inguruan, zenbat kezka eta zalntza. ahoa ireki baino lehen ondo informatuta egotea komeni denez, zuk ematen dituzun estekaz gain, hemen uzten ditut interesgarriak izan daitezkeen beste batzuk:

- Xandros sistema eragilearen web ofiziala
- Eeeuser gunearen foroa
- DownloadSquad-ek saltseatzen ibili ziren duela hilabete batzuk ekipo honekin eta nahiko artikulu interesgarria argitaratu zuten
- Amaitzeko hemen dituzue gai honen eta antzekoen inguruan bildu ditudan webguneak nire del.icio.us kontuan

Honi buruz

jolaus jolaus creó esta red social en Ning.

Ekitaldiak

© 2009   Creado por jolaus en Ning.   Crear tu propia red social

Ikurrak  |  Arazo baten berri eman  |  Isiltasun-politika  |  Términos de servicio

Iniciar sesión en el chat