Iada hemen dugu!!!
Denoi irekitako piperdun ekitaldia.

Irakaskuntza eta teknologia berrien inguruan saltseatzen ibiltzen diren arteko lehenengo
ESPERIENTZIA TRUKAKETA informala eta ganberroa.
HELBURUA: Gure arteko esperientzia desberdinak modu informal batean ezagutzera ematea.
Parte hartzeko baldintzak:
*) ZirIKTeroa izatea...
*) ...edo, irakaskuntza eta teknologia berriekin zerikusia duten gaietan interesa izatea...
*) ...edo, sagardoa eta mahai inguruko SALTSA gustokoa izatea ...
*) ...edo aurreko guztia batera (horrelakoak ere badaude mundu honetan eta).
Ez da zertan ppt mardul edo ikusgarri bat prestatu behar. Hau ez da kongresu bat (
agiririk ez da emango). Eskatzen den gauza bakarra bestentzat interesgarria iruditzen zaizun gai bati buruz 10 minutuz hitz egitea da.
EGITARAUA
10:15 - 10:30 Axular Lizeoan elkartzen joan. Kafetxoa eta bolloak egongo dira (nahi duenarentzat sakarina ere egongo da).
10:30 - 12:30 Esperientzien trukaketa.
12:30 Amaiera. Hernanira jaitsi.
13:00 - 14:30 Poteotxue Hernanin. Barrio de la Moreria eta Juderiari bisita. Ez galtzeko antolatzaileek gidariak jarriko dituzte.
15:00
Sagardotegia. Bertsolaritzan egiten den bezala: gai librea. Bakoitzak nahi duenarekin nahi duen gaitaz hitz egiteko garaia, kontratu milionarioak sinatzeko garaia, ligatzekoa garaia (hau zailagoa izango da)...etab, etab, etab.
20:00 Amaitzeko ordu topea. Denok etxera, gero berandu egiten baita eta.
Eguna, salvo causa mayor, apirilak 12 (larunbata).
NOR APUNTATZEN DA?
ANIMATU!!
Iruzkinak gehitzeko, ZirIKTeroak(r)en partaide izan behar duzu.
Sare honen partaide egin