IKTero saltsero eta zirikateroen taldea

Etiketak:
Iruzkina gehitu
Parte-hartzaile biziak eta "lurkerrak". Ez dakit. Egia da honetan gabiltzanok sarri deseatzen egoten garela iruzkinak eta erantzunak etortzeko, eta baten bat animatu eta kolaboratzeko. Hala ere, beti etortzen zait galdera berbera: eta ni, saltsa honetan ibili barik beste baten lekuan jarrita, orain, derrepentean, kanpotik etorri, irakurri, gustatu, erakarri ere bai... Baina inor ezagutu ez, konfidantzarik ere ez, eta esango dudanarekin seguru egon barik... Ausartuko nintzateke zerbait publikatzera? Iruzkintxo bat baino ez bada ere. Ez dakit, ez dakit.
Patxo Landak Tres Tizas blogean deskribatu zuenaren moduko sentsazioa izango da nagusi seguruenik:
Recuerdo que me costó varios días juntar el arresto necesario para escribir el primer comentario que dejé a Felipe Zayas y dos tardes el escribirlo.
Bada nik jarraitzen dut pentsatzen gure bezalako txokoetan parte eta hartu eta norberak bere kezkak besteoi helaraztea, askoz ere baliagarriagoa eta gainera askoz ere izpiritu eraikitzaileagoa duela.
Googleatzen pasa ditudan ordu guztiekin zerbait garbi geratu bazait, sareko erabiltzaileen artean elkar laguntzeko dagoen izpiritua izan da. Del.icio.us bezalako aplikazio bat edota Googleeko teknikariei egindako galderetan (nahiko tontoak askotan) jaso dudan erantzun azkarrek, adibidez, horren eredu dira. Sarea denon artean egiten da, ez dago "jakitun" talde baten eskuetan bakarrik. Anima gaitezen beraz, lotsik gabe eta aurreiritzirik gabe, gurearen berri ematea. Ez gara damutuko!
Joe Ibon, zeinen garbi azaldu duzu aurrekoan hitz egiten jardun ginena. Bat egiten dut oso-osorik bertan diozunarekin eta , bide batez, beste irakasleak animatu nahiko nituzke euren ekarpenak eta euren zalantzak bertan ipintzea.
Larunbatean esan nizuen bezala, sare osoan iruzkin gehien jaso dituen foroko galderetako bat nire disko gogorraren inguruan bota nuena izan da. Ikus daitekeen bezala nahiko gauza arrunta, ziur gutako beste askori gertatzen zaizkigun beste arazo asko bezala. Nik ez nekien hainbeste modu zeudenik disko gogorreko datuak libratzeko eta nahiz eta oraindik arazoa konpondu ez, zuen laguntzarekin ikasi dudan guztia izugarria izan da. Ea ba beste taldekide guztiak animatzen diren suertatzen zaizkien arazoen berri ematen. Ziur denon artean elkarri laguntzen jarraituko dugula.
Bienvenido a
ZirIKTeroak
© 2009 Creado por jolaus en Ning. Crear tu propia red social
Ikurrak | Arazo baten berri eman | Isiltasun-politika | Términos de servicio
Iruzkinak gehitzeko, ZirIKTeroak(r)en partaide izan behar duzu.
Sare honen partaide egin