ZirIKTeroak

IKTero saltsero eta zirikateroen taldea

jolaus

ESLEren software askearen errepositorioa abian da

Gaur bertan martxan ipini da ESLEk (gogora dezagun talde honetako kideak direla SolidRockIt eta Codesyntax, adibidez) bultzaturiko proiektu berri hau. Honen bitartez diru laguntza publikoekin garaturiko proiektuen errepositorio edo biltegia osatu nahi da. Bat nator Pablok (aka Txipi) bere blogean dioenarekin, alegia, benetan bitxia da Eusko Jaurlaritzak software askean oinarritutako proiektuak garatzeko erabiltzen duen sistema. Edozein modutara ere, horrelako ekimen bat aurrera eramatea txalogarria dela iruditzen zait.

Horrela aurkezten dute webgunean euren proiektua:

ESLEko errepositorioaren helburu nagusia Euskal Autonomi Elkartean software libre eta open source-ko garapenak suspertu eta sustatzea da. Softwarearen garapenarako lankidetza ingurune bat erraztea eta bere erabiltzaileei ezagutza librearen iturri bat eskeintzea lortu nahi da. Softwarearen garapenen iturburuaren erabilgarritasunaren eta honekin batera erantsitako dokumentazioaren bidez, proiektu honek ingurune akademiko eta zientifikoetan beste ekimen interesgarrien eukarri gisa baliagarri izatea espero da.

Errepositorio honen bitartez lortu daitezkeen software garapenak eta hauei erantsitako dokumentazioa askatasun osoz erabili daitezke, bere erabiltzaileak garapenen iturburuaz baliatu daitezke nahi duten moduan, nahi bezela martxan jarri edo kodea aldatu beren beharizanetara egokitzeko. ESLEk bakoitzaren beharretara egokitu daitezkeen zerbitzuak eskeintzen ditu. Beste zerbitzu batzuen artean, ESLEk aholkularitza zerbitzuak, neurrira egindako softwarea, integrazioa, bakoitzaren eskariei erantzuna emateko euskarria.

Beste eduki batzuen artean, errepositorio honetan SPRI erakundearen KZlankidetza egitarauatik ateratako proiektuak aurki ditzakezu.

Une honetan hamasei dira erregistratutako proiektuak. Ziurrenik poliki-poliki kopuru honek gora egingo du. Ea egunen batean Ikastolen Elkarteak buruturiko proiektuak zerrenda honetan ikusteko aukera daukagun. Gauzak hobera aldatzen ari direlaren seinale garbia izango da.

Portzierto, orain arte gehien jaitsi den aplikazioetako bat Bizkaiko iturginen elkarteko kalitate sistemaren agirien kudeaketarako aplikazioa da. Nik ez dut oraindik jaitsi; zerikusirik izango ote du proiektu honek gure IKASLITekin?

Partekatu 

Iruzkina gehitu

Iruzkinak gehitzeko, ZirIKTeroak(r)en partaide izan behar duzu.

Sare honen partaide egin

Honi buruz

jolaus jolaus creó esta red social en Ning.

¡Crea tu propia red social!

Ekitaldiak

© 2009   Creado por jolaus en Ning.   Crear tu propia red social

Ikurrak  |  Arazo baten berri eman  |  Isiltasun-politika  |  Términos de servicio

Iniciar sesión en el chat