ZirIKTeroak

IKTero saltsero eta zirikateroen taldea

Zuetako asko seguru ibiliko zaretela blogak, web orriak edo bestelako tresnak frogatzen. Ni ere horrelaxe ibiltzen naiz askotan.

Duela hilabete pare bat, Joomla eta Drupal-ekin froga ezberdinak egiten aritu nintzen, baina sarean topatzen nituen gauza interesgarri gehienak eskuratzeko, kutxatik pasa beharra zegoen. Era guztietako diseinuak, gehigarriak, moduluak... ikusi eta demoak frogatu nituen, baina ez nuen ezer topatzen gure beharrak asetuko zituenik eta doakoa.

Gauzak horrela, bi CMS horiek alde batera utzi eta Wordpressera pasatu nintzen. Lehendik ezagutzen nuen eta era guztietako pluginak garatzen ari dira etengabe. Honekin izan dudan esperientzia, beti bezala, oso ona izan da. Gauza bat falta zait erabat asetuta gelditzeko: gune eleanitza ekoizteko prozesuan akatsak egingo ditut ez baitut lortzen hori behar bezala martxan jartzea. Polyglot izeneko pluginarekin aritu naiz frogak egiten (Gengo ez dabil 2.3 bertsioan eta leku gehienetan Polyglot aholkatzen dute). Foro eta bestelako lekuetan aritu naiz informazioa bilduz, baina lortutakoarekin ez dut asmatzen. Nahiko traketsa naiz.

Ikasys proiektuaren bloga ikusi nuenean, ohartu nintzen gunea hiru hizkuntzetan eraikita zegoela eta helbideek hartzen duten egitura ikusita, nik uste dut Polyglot-ekin eginda dagoela. Beraz, gure inguruko baten batek gai horrekin asmatu du. Ea hemen azaltzen digun hori nola egiten den.

Beno, ni beti eskean nabilela pentsatuko duzue, baina nik ere ekarpen txiki bat egingo dizuet. Baten batek Joomla (bereziki CMS hori da agertzen dena) frogatu nahi badu eta sosik ordaindu gabe diseinu eta modulu erakargarriak frogatu nahi baditu, duela oso gutxi aurkitu nuen gune honetan esteka pilo bat aurki dezake Rapidsharetik eta antzeko guneetatik jaisteko. Era guztietako gauzak topa daitezke, baina deigarria da Joomlarekin gertatzen dena. Ordaindu beharreko diseinu edo modulu bat atera eta berehala azaltzen da helbide bat jaisteko.

Partekatu 

Iruzkina gehitu

Iruzkinak gehitzeko, ZirIKTeroak(r)en partaide izan behar duzu.

Sare honen partaide egin

8 iruzkin

Javier Burgoa Javier Burgoa(e)n iruzkina apirila 2, 2008(e)n. Ordua: 13:24
Ziur jadanik berri izan duzula, baina wordpress 2.5 ra gaurkoratu eta gero tableroan plugin honen berri agertu da.
http://wordpress.org/extend/plugins/wp-multilingual/

Ea probetxugarria den!
Mikel Etxarri Mikel Etxarri(e)n iruzkina martxoa 12, 2008(e)n. Ordua: 23:27
Kaixo Benito:

Webgune instituzionala nahiko genuke. Webgune osoa behar dugu bi hizkuntzetan. Ez da nahikoa aukera bat edo beste elebitan agertzea, dena elebitan agertu behar da.

Wordpress-en gisa horretako gune asko ikusita dauzkat, baina nik egindako aleginetan edukiak besterik ez ditut lortu elebitan jartzea. Egia esateko, Wordpress-ekin hasi baino lehenago Joomla eta Drupal izan ziren frogatu nituen CMSak, baina guk nahi dugun webgune estilorako ezertxo ere ez nuen topatu. Wordpress-en, berriz, berehala aurkitu ditut gure beharrak asetzen dituzten diseinu eta baliabideak. Baina nire ezjakintasunarengatik ez dut lortzen webgunea bi hizkuntzetan jartzea, nahiz eta beste gune elebidun horiek eraikitzeko erabili dituzten plugin berberak erabili ditudan. :-(
Benito Benito(e)n iruzkina martxoa 11, 2008(e)n. Ordua: 23:54
Ez dakit zer-nolako webgunea egiteko asmoa daukazuen, baina Drupal eta gune eleanitzak aipatu dituzula, duela gutxi egin dut proba bat lagun batentzat: agregatzaile bat menuak lau hizkuntzatan eskaintzen dituena, Planeta Educativoren kopia bat azken batean. Hemen daukazu. Baten bati interesatzen bazaio azaldu ahal diot Drupalekin zelan egin. Web eta CMS instalazioak apur bat ezagututa ez da bereziki zaila.
Mikel Etxarri Mikel Etxarri(e)n iruzkina otsaila 26, 2008(e)n. Ordua: 20:57
Mila esker!!!

Oraintxe bertan beste zereginetan nabilen arren, begiratuko dut eta lehen frogatxoak ere egiten hasiko naiz.

Badakit FAQ atalarena zergatik azpimarratzen didazun, baina lasai egon, horretarako erabiltzen dudan guztia frogatzeko denez, dena gaizki aterata ere, ez dut ezer larririk galduko.
jolaus jolaus(e)n iruzkina otsaila 26, 2008(e)n. Ordua: 19:30
Erabiltzen hasi aurretik komeni da FAQ atala irakurtzea. Arretaz irakurri ze plugin honek datu basea ukitzen du eta beste hainbat lekutan ere eragina dauka.
jolaus jolaus(e)n iruzkina otsaila 26, 2008(e)n. Ordua: 19:25

Kaixo Mikel

Gaur bertan jakin dut plugin berri batetaz zuk diozuna modu sinplean egiteko balio dezakeena. Pluginaren izena qTranslate da eta informazio gehiago irakur dezakezu Wordpress.orgeko pluginen gunean.

Ez dut probatu oraindik baina irakurri dudanagatik erabilera oso sinplea dela ematen du. Esango didazu.

Mikel Etxarri Mikel Etxarri(e)n iruzkina otsaila 11, 2008(e)n. Ordua: 12:37
Aupa Javi:

Arrazoia daukazu. Yon izugarria da, beti azaltzen da laguntzeko prest, baina ni bertan nagoela, ikusten dut nola dabilen. Erotuta dabil eta nire tontakeriarekin ez nuen gehiago erotu nahi.

Gainera, ohartu naiz beste plugin bat dela erabili dutena: Language Switcher izenekoa, hain zuzen.
Gaur bertara noa eta galdetuko diot dena itzultzeko aukera ematen ote duen.

Gero arte.
Javier Burgoa Javier Burgoa(e)n iruzkina otsaila 11, 2008(e)n. Ordua: 10:00
Zergatik ez diozu zuzenean ikastola.net webgunearen webmasterrari galdetzen? tipoa oso jatorra da eta laguntzeko beti prest dago.

Honi buruz

jolaus jolaus creó esta red social en Ning.

¡Crea tu propia red social!

Ekitaldiak

Informazio kanala

Cargando fuente

© 2009   Creado por jolaus en Ning.   Crear tu propia red social

Ikurrak  |  Arazo baten berri eman  |  Isiltasun-politika  |  Términos de servicio

Iniciar sesión en el chat