ZirIKTeroak

IKTero saltsero eta zirikateroen taldea

Kaixo lagunok

Aginduari zor, zenbait argazki atera dizkiot gure armairuari eta hona igo ditut. Argazkiez gain, zenbait komentario egin nahi ditut armairuaren inguruan, berria erosteko asmotan zabiltzatenontzat lagungarri izango direlakoan.

Armairua garesti irten zen. Berak bakarrik 3000 euro inguru balio zuen. Lau gurpil ditu eta WiFi antena bat du barnean (zoritxarrez bere akatsetako bat da, ez du atakarik edozer gauza dela ere ireki eta manipulatzeko, guztiz ireki behar da :(). XENON enpresari erosi zitzaion duela urtebete inguru eta 12 portatilentzat tokia du.



Hau da armairuaren bista orokorra. Hasieran hanka luzeak zituen eta izugarrizko pisua duenez (hau da bere alderik txarrena) moztu egin genizkion, mugikortasuna hobetzeko. Erabaki ona izan zen.



Bere barruan 12 portatil kabitzen dira (nire ustez duen tamainarako gutxitxo, elkarrengandik gertuago jarri behar lirateke, Jokinek bidalitako adibidean 30 sartzen ziren!!!). Bakoitzak bere entxufea du apalean, eta kargadorea bertan egoten da aldiro. Armairuak entxufe orokor bat du, eta baita diferentzial bat ere entxufeentzat. WiFiarentzat beste bat du.



Ikus daitekeen bezala, sareko konexio bat du bistan, eta bildutako kablea edozein sare-punturi lotuz, armairuko WiFi antenaren bidez portatilentzat sarerako sarrera dugu.



Egindako beste aldaketa bat kirtena izan zen. hasieran ez zuen ezer, eta alde batean kirten hau jarri genion. Dena den, asko hobetu arren, oraindik ere mugikortasun aldetik ez da beste mundukoa. Jokinek bidalitako adibidean fijatu naiz eta alde banatan kirten bana ditu. Agian beste aldean (Kablea biltzen den aldean) beste bat jarriko diogu, eta bi lagunen artean aisa mugituko da orduan. Bestea hala saltzen badute zerbaitegatik izango da. Etangabe aipatzen dut pisua, benetan handia delako hartzen duen karga.



Gurpilak. Oso puntu garrantzitsua. Nire ustez, gureak txikiegiak ditu. Material aldetik egokiak dira, baina handixeagoak balira errazago mugituko litzatekeela uste dut.



Lau gurpiletatik bik balaztak dituzte. Ez zait hain beharrezkoa iruditzen, beste behin ere duen kargarekin mugitzea kosta egiten baita hasieran. Dena den, ongi dago, batipat zuen Ikastolan desnibelik baldin baduzue! :)

Hau zen guztia. Jokin izan zen karroa ikusten, eta nik uste berak ikusi zuenarekin konparatuta hobeto dagoela orain (hori berak esango du). Kargarena behin eta berriz aipatu dut, baina kirtenarekin eta hankak moztuta pertsona bakarrak mugitzeko moduan dago. Hala ere, bigarren kirtenak asko lagunduko liokeela uste dut.

Beste arazo bat domeinurako sarrera da. Une honetan horretan ari naiz, eta agian Ikastolan WiFia martxan duzuenok emango didazue argibiderik. Izan ere, ordenadoreak piztean WiFia martxan egonda detektatzen dute, eta hasiera batean ez dira domeinuan sartzen. Behin domeinutik kanpo sesioa hasi eta WiFia detektatzean, sesioa itxi eta berriro irekita sartzen dira domeinuan.

Hala ere, ez da gehiegi kezkatzen nauen kontua, Ubuntu ere jarrita daukate (Feisty Fawn, artean Gutsy Gibbon atera gabe zegoen) eta emango zaien erabilera batipat informazioa biltzea eta horrelako kontuak izango denez, agian Ikastola liberatzen hasteko modu bat da!!!

And that's all folks!!

Partekatu 

Iruzkina gehitu

Iruzkinak gehitzeko, ZirIKTeroak(r)en partaide izan behar duzu.

Sare honen partaide egin

2 iruzkin

Aitor Sarriegi Aitor Sarriegi(e)n iruzkina otsaila 19, 2008(e)n. Ordua: 14:58
Nik uste Xenonek eskaerara egin zuela. Arrazoi duzu, egia da txukun eginda dagoela baina nire ustez ere astakeria bat da hori ordaintzea. Teknoko irakasleak esku ona badu...

Eta bestela deitu Christiani!!! :)
Javier Burgoa Javier Burgoa(e)n iruzkina otsaila 19, 2008(e)n. Ordua: 14:25
Brikolaje proiektua da edo Xenon enpresa horrek eskintzen ditu?
Ematen du mentenukoak edo teknologia irakasle "apañao" batek kopiatzeko modukoa izan daitekela...

Txukuna ematen du. oso polita.

© 2009   Creado por jolaus en Ning.   Crear tu propia red social

Ikurrak  |  Arazo baten berri eman  |  Isiltasun-politika  |  Términos de servicio

Iniciar sesión en el chat