ZirIKTeroak

IKTero saltsero eta zirikateroen taldea

Iada hemen dugu!!!
Denoi irekitako piperdun ekitaldia.


Irakaskuntza eta teknologia berrien inguruan saltseatzen ibiltzen diren arteko lehenengo ESPERIENTZIA TRUKAKETA informala eta ganberroa.

HELBURUA: Gure arteko esperientzia desberdinak modu informal batean ezagutzera ematea.

Parte hartzeko baldintzak:
*) ZirIKTeroa izatea...
*) ...edo, irakaskuntza eta teknologia berriekin zerikusia duten gaietan interesa izatea...
*) ...edo, sagardoa eta mahai inguruko SALTSA gustokoa izatea ...
*) ...edo aurreko guztia batera (horrelakoak ere badaude mundu honetan eta).

Ez da zertan ppt mardul edo ikusgarri bat prestatu behar. Hau ez da kongresu bat (agiririk ez da emango). Eskatzen den gauza bakarra bestentzat interesgarria iruditzen zaizun gai bati buruz 10 minutuz hitz egitea da.

EGITARAUA
10:15 - 10:30 Axular Lizeoan elkartzen joan. Kafetxoa eta bolloak egongo dira (nahi duenarentzat sakarina ere egongo da).
10:30 - 12:30 Esperientzien trukaketa.
12:30 Amaiera. Hernanira jaitsi.
13:00 - 14:30 Poteotxue Hernanin. Barrio de la Moreria eta Juderiari bisita. Ez galtzeko antolatzaileek gidariak jarriko dituzte.
15:00 Sagardotegia. Bertsolaritzan egiten den bezala: gai librea. Bakoitzak nahi duenarekin nahi duen gaitaz hitz egiteko garaia, kontratu milionarioak sinatzeko garaia, ligatzekoa garaia (hau zailagoa izango da)...etab, etab, etab.
20:00 Amaitzeko ordu topea. Denok etxera, gero berandu egiten baita eta.

Eguna, salvo causa mayor, apirilak 12 (larunbata).

NOR APUNTATZEN DA?
ANIMATU!!

Partekatu 

Iruzkina gehitu

Iruzkinak gehitzeko, ZirIKTeroak(r)en partaide izan behar duzu.

Sare honen partaide egin

13 iruzkin

Fultxo Fultxo(e)n iruzkina martxoa 11, 2008(e)n. Ordua: 20:33
Nik baimenduta nago baina Erentzungoek aurreko astean beste sagardotegi bat paratu nahi dutenez, Donostian oraingo honetan, baimenen kontua berriro negoziatu beharko dut. Software librera pasa beharko dugu!

Orain, Muuuuuuuu delena ez nau batere erakartzen. Agian bigarren zatira apuntatuko naiz soilik. :-)
Javier Burgoa Javier Burgoa(e)n iruzkina martxoa 11, 2008(e)n. Ordua: 18:54
Lortu dut!! Baimen "ofiziala" daukat. Ez dakit zein gai landu... Proposamenen bat?
Juan Ezeiza Juan Ezeiza(e)n iruzkina martxoa 6, 2008(e)n. Ordua: 11:12
Abelena ideia ona iruditzen zait, izan ere 1.6 bertsioan rolen sistema guztiz berritu bazen ere, erabiltzaile asko horrek eman dezakeenaz oraindik konturatu ez garelakoan bainago.
Azkenean, Moodle nola euskaratzen den eta itzulpen kontuetan komuntiteari nola lagundu azalduko dut nik.
Abel Abel(e)n iruzkina martxoa 6, 2008(e)n. Ordua: 9:11
Juanek esan bezala, Pedro eta biok ere izango gara bertan. Egia esan, zertaz hitz egin ari gara pentsatzen baina lehenbiziko ideia izan dugu Moodle-ren rol eta baimen sistemaz aritzea. Gaiaren planteamendua zehaztu behar genuke baina ari gara pentsatzen ez azalpen huts batean, baizik eta baimen-sistemaren aplikazioak hezkuntza komunitate batean.

Tira, espero dut lehen bait lehen zeahaztu ahal izatea.
Julen Julen(e)n iruzkina martxoa 5, 2008(e)n. Ordua: 19:18
Libre nagoela uste dut, hantxe izanen naiz orduan Arabako txakolinari buruz txiste pare bat kontatu eta zuekin egoteko, gauza oso interesgarriak entzungo ditugula ematen du ( aupa JoseRR )
jolaus jolaus(e)n iruzkina martxoa 5, 2008(e)n. Ordua: 8:07
Ni Joxerramonen zatia ez dut galdu nahi, TxIKiTeroena, alegia. :DDD
Joxerra Joxerra(e)n iruzkina martxoa 4, 2008(e)n. Ordua: 21:18
Earra plana! Ba nik, ere Javi bezala, inkesta pasa dut (deformazio profesionala nonbait) gurean eta lizentziya eman didate. Ez dakit zertaz arituko naizen, baina beharbada Usurbilgo sagardoa eta txiKITeroak ez deritzot gai txarra.
Biba gu eta gutarrak!
Juan Ezeiza Juan Ezeiza(e)n iruzkina martxoa 4, 2008(e)n. Ordua: 20:27
Neu ere bertan izango naiz. Nola ez!
Gainera albiste ona daukat. Moodle euskaratzen ari den komunitatea lideratzen ari diren Santurtziko Udal Euskaltegiko Abel Camacho eta Pedro Lonbiderekin harremanetan jarri naiz eta biak gurekin izango dira. Zertaz hitz egingo duten zehaztuko dute. Aukeratzen duten gaiaren arabera nik ere nirea aukeratuko dut, baina ziur izan Moodle-ri buruzko zerbait izango dela :-)
Sagardotegia birtuala ez izatea espero dut...
Fultxo Fultxo(e)n iruzkina martxoa 3, 2008(e)n. Ordua: 21:50
Nire agenda begiratuko dut baina Hernani Andoaindik gertu dagoenez nahigo gauzagarria ikusten dut kontua.
Javier Burgoa Javier Burgoa(e)n iruzkina martxoa 3, 2008(e)n. Ordua: 11:57
Nire "commanding wife" rekin adostu behar dut baina printzipioz ez dut uzte arazorik izango ditudanik.
Ziur naizenean konfirmatuko dut.
  • 1
  • 2

Honi buruz

jolaus jolaus creó esta red social en Ning.

¡Crea tu propia red social!

Ekitaldiak

Informazio kanala

Cargando fuente

© 2009   Creado por jolaus en Ning.   Crear tu propia red social

Ikurrak  |  Arazo baten berri eman  |  Isiltasun-politika  |  Términos de servicio

Iniciar sesión en el chat