ZirIKTeroak

IKTero saltsero eta zirikateroen taldea

Duela gutxi, txoko honetan bertan, besteei gurearen berri emateak zituen abantailetaz idatzi nuen. Horretaz idaztea otu zitzaidan Xa2ren mezu bat jaso berri nuelako niretzat balio handikoa zena. Aspaldi elkarrekin ez egon arren, berak badu nirearen berri eta badaki zertan nabilen aspaldi honetan. Horrela, tarteka tarteka, informazio oso baliagarria bidaltzen dit bai korreoz, baita del.icio.usetik ere.

Hamar bat egun edo izango dira Ubunturen manual bat deskargatzeko aukera ematen zuen webgune baten helbidea bidali zenetik. Joe, horixe zen nire beharren artean lehentasun handiena zuenetako bat! Wubi alde batera utzi, Windows Xp nire eramangarritik kendu eta Ubunturen instalazio garbi bat egiteko asmoa nuen momentuan jaso nuen manual horren errreferentzia, dpm!

Manuala Espainiako Hezkuntza eta Zientzia Ministeritzak prestatu du. Edukiak oso modu sinple eta garbian esplikatzen dira, ni bezalako hasiberri batentzat espreski zuzenduta dagoela dirudi. Zuetako norbaitek, ni bezala, Ubuntura salto egiteko asmoa badu, hemendik jaitsi dezakezue manual osoa. Nahi izanez gero, azpian duzue dokumentuaren aurrebista bat:

Read this doc on Scribd: manual ubuntu

Zertxobait gehiago ikertu ondoren ohartu naiz sarean ere onlineko laguntza aurki daitekeela. Izan ere, CNICEk Ubuntu Linuxerako formazio gida bat eskaintzen du. Gune interesgarria edozein kontsulta egin nahi duenarentzat.

Bestalde, gaur bertan pasa dit idazkariak Telefónicatik jaso duen mezu bat. Antza denez Telefónicak, Novellekin batera, OpenOffice bultzatzeko proiektu berri bat jarri du martxan. Respuesta Empresarios gunean OpenOffice deskargatzeko aukera ematen dute. Honekin batera erdaratutako manualak ere eskaintzen dituzte eta, maiatzaren 31 bitarte, honen inguruan ditugun kezka edo galdera guztiak erantzuteko harrera zerbitzu bat ere eskaintzen dute. Manual hauek OOoAuthors webgunean topa daitezkeenak dira. Telefónicak eskaintzen dituenak erdarara %100 itzulita daudenak bakarrik dira. Sorta luzea denez, nire ekipora deskargatu ditut eta pdf bakarrean bildu ditut, eskuliburu hauek duten Creative Commons lizentziari esker. Scribd-etik jaitsi dezakezue ere, horrela nahi izanez gero.

Read this doc on Scribd: OpenOffice manuala

Oraintxe eguneratuko dut Baliabideen atalean, Software Libreari buruz dugun orriaren edukia. Zuetako norbaitek beste orri bat sortu nahi izango balu nahikoa da esteka honetan klik egitea eta orri berria sortzea.

Partekatu 

Iruzkina gehitu

Iruzkinak gehitzeko, ZirIKTeroak(r)en partaide izan behar duzu.

Sare honen partaide egin

Karlos Sukunza Karlos Sukunza(e)n iruzkina uztaila 8, 2009(e)n. Ordua: 23:08
Beno, bestelako lanak alde batera utzita ea gaian jartzen naizen pixkanaka. Ezin dut aldaketarik egin etxeko ordenadorean: emaztea...

Honi buruz

jolaus jolaus creó esta red social en Ning.

Ekitaldiak

© 2009   Creado por jolaus en Ning.   Crear tu propia red social

Ikurrak  |  Arazo baten berri eman  |  Isiltasun-politika  |  Términos de servicio

Iniciar sesión en el chat