ZirIKTeroak

IKTero saltsero eta zirikateroen taldea

Kaixo lagunok:

Oporrak amaitu eta gero, lehenengo egun traumatikoak pasatu eta gero festa giroan murgiltzen (edo murgiltzen pentsatzen) hasi beharra daukagu!! Hau txotxitxot euskal herria dugu jode.

Beraz, gogoratu, apirilak 12an txotxitxot guai bat egiteko aukera parea dago. Goizean egingo den saiotxoan, modu informal batean, gure esperientziak trukatzeko aukera izango da, harreman pertsonalak sakontzeko ...etab. Ahal baldin baduzue, ez galdu aukera. Oso aberasgarria da eta lagungarri izaten den informazio pilo bat jasotzen da. Gero eguardian sagardo giroz gozatzeko eta gure kuitak kontatzeko aukera egongo da.

Oraingoz 10 bat perstona gaude. Santurtzi euskaltegiko Abel Camacho eta Pedro Lonbide ere hemen izango dira.

Sagardotegia 15-20 pertsonentzat erreserbatuta dago. Beraz oraindik lekua dago. Animatu!!

Ah!! Portzierto, ZirIKTero emakumeentzat abisua.
Ez da inor apuntatu!!!
Nolatan? Zuei ez zaizue festa giroa gustatzen edo?

Etiketak: ziriktxot

Partekatu 

Iruzkina gehitu

Iruzkinak gehitzeko, ZirIKTeroak(r)en partaide izan behar duzu.

Sare honen partaide egin

6 iruzkin

Juan Ezeiza Juan Ezeiza(e)n iruzkina apirila 5, 2008(e)n. Ordua: 12:55
Kaixo!
Azkenean, Moodle-ren galdera-bankuak eta glosategiak hezkuntza-jolasak egiteko nola erabil daitezkeen azalduko dut. Gauza xume eta praktikoa.
Gainera, Fultxok bezalaxe, neuk ere bezperan sagardotegia daukat koadrilarekin. Beraz, azalpena Astigarragako ingelesez egiten badut barkatu beharko didazue (Animo fultxo! Garun-diskoa hibernazio moduan jarri eta etor zaitez!).
Portzierto, postrea hartzera Barakaldora joan gintezke, ezta?
Ibon Burgoa Ibon Burgoa(e)n iruzkina apirila 4, 2008(e)n. Ordua: 14:46
Konpetentzia latza, erabaki transzendentala egiteko beharra. Asteburu berean Barakaldon Euskalsex ospatzen da, mmmmmmmmmm to go or not to go, thats the question!
Fultxo Fultxo(e)n iruzkina apirila 3, 2008(e)n. Ordua: 16:10
Arazo ba sortu zait (aurreko egunean irakasle baten despedida beste sagardotegi batean) eta uste dut ezin izango dudala parte hartu. Afaria+gaua+goiza+bazkaria= System Error
Halere Andoainen geratzen banaiz kaferako edo kafe eta gerorako agertuko naiz. Datorren astean esango dut.
Bene-benetan sentitzen dudala!
Larre Larre(e)n iruzkina apirila 2, 2008(e)n. Ordua: 17:25
Kaixo bioi:
Aitor lasaia, ez duzu zergatik gai bati buruz hitz egin behar. Entzutera etortzeak ere guztiontzat lagungarri izango delakoan nago. Beste kasu batzuetan gertatu ohi izan zaidan bezala, gero guztiok daukagu zerbait esateko (aportatzeko, saltseatzeko, laguntzeko ...).
Abel, zu ere lasai. Printzipioz gauza arinak nahi genituen (10-15 minutukoak). Ez denbora gehiago entzuteko prest ez gaudelako, hitz egin behar duenari zama gehigi ez jartzeko baizik. Gauza luze bat prestatzen denean, denok hasten gara gure ppt aurkezpen ditxoso horiekin, eta azkenean, ia konturatu gabe, kriston lana jartzen diogu gure buruari. Gauza gai bati buruz, ahal den modu informalean 10- 15 minutu hitz egitea, inpresioak trukatzea, aspektu lagungarriak jorratzea... da. Kasu batzutan eztabaida luzatuko delakoan nago eta beste batzuetan ti-ta batean bukatu da.
Zuk behar duzun denbora daukazu.

Sekretutxo bat esango dizut. Goizeko saioa, eguerdiko bazkaria eta solasaldia "makillatzeko" eskusa besterik ez da.
Beraz, esandakoa. Zerbait informala, zuei lan gehiegirik suposatuko ez dizuena. Beste guztiok, seguru nago, zerbait baliogarria eta lagungarria lortuko dugu. Animo!
Abel Abel(e)n iruzkina apirila 2, 2008(e)n. Ordua: 16:12
Aupa,

Pedro eta biok azkenean erabaki dugu zertaz arituko garen: Moodle-ren rol eta baimen-sistemaren aplikazioak hezkuntza-komunitate batean.

Izen ponposoa bada ere, geure asmoa rol eta baimenen sistemaren aplikazio praktiko batzuk zirriborratzea baino ez da. Horregatik espero dugu baliagarri gertatzea.

Portzierto, zenbat denbora izango dugu azalpena egiteko?

Ondo segi
Aitor Sarriegi Aitor Sarriegi(e)n iruzkina apirila 2, 2008(e)n. Ordua: 11:53
Ummm. Banituen nere kezkak eta posible da joaterik ez izatea. Zer buruz hitz egin ere ez dakit, baina tira, entzutera behintzat gerturatu nahi nuke.

Noizko eman behar da izena "ziur"?

© 2009   Creado por jolaus en Ning.   Crear tu propia red social

Ikurrak  |  Arazo baten berri eman  |  Isiltasun-politika  |  Términos de servicio

Iniciar sesión en el chat