Didakteka izeneko proiektuaren Santurtziko Udal euskaltegiaren ekimena da eta helburu nagusia euskara-irakasleen esku era guztietako materialak uztea da, teoria eta hausnarketa uztartuz hezkuntza-praktika mesedetzeko asmoz. Horretarako, euskara irakatsi eta ikasteko tresnak, baliabideak eta dokumentazioa era sistematikoan eta kolaboratiboan bildu eta sailkatu nahi izan ditugu.
2007ko uztailean hasi ginen lanean eta harrez geroztik hainbat gai landu ditugu, honako hauek, besteak beste:
Hizkuntzen ikaskuntza-prozesua
Hizkuntzen irakaskuntza
Hizkuntzaren gaineko ikuspegia
Metodologia
Ikas-materialak
Ebaluazioa
Didaktika-hiztegia
(...)
Momentu honetan
Hezkuntza eta teknologia izeneko gaia hasi gara lantzen. Gai honen zirriborroa egina dugu nolabait eta orain osatu beharra dugu.
Didaktekan dagoeneko 220 bat orri osatu ditugu baina badugu oso alde ahula: orain arte ez dugu inoren partaidetzarik lortu. Animatuko al zarete?
Iruzkinak gehitzeko, ZirIKTeroak(r)en partaide izan behar duzu.
Sare honen partaide egin