IKTero saltsero eta zirikateroen taldea
Denok ezagutzen ditugu flash jokuz betetako gune bat edo beste. Joku hauek bereziki egokiak dira Haur Hezkuntzako (2 urtetik aurrera) eta saguaren erabilpenean trebatzeaz gain gaitasun eta kontzeptu ugari lantzen dituzte: indukzioa, dedukzioa, akzio-erreakzio efektua...Etiketak:
Iruzkina gehitu
Bada, ni aspalditik ari naiz horrelako baliabideak biltzen eta zerrendatzen. Bildu ditudan webgune gehienak ingelesez daude eta batzuk erdaraz. Halere, badira hizkuntzarekiko menpekotasunik ez dutenak (Nahiko gutxi hala ere). Hori bai, euskaraz ezta bat ere ez dut topatu.
Egia da gune gehienak ikasle bakoitzak bere ekipoan praktikatu ditzakeela eta horrela zuk aipatu dituzun trebetasunak eta helburu pedagogikoak lor ditzakete. Horiei guztiei nik taldean erabiltzeak dituen abantailak gehituko nizkieke, izan ere, flash fitxategi hauetako gehienak pantaila handian erabiltzeko diseinatuta daude; horrela, arbel digital interaktiboarekin erabil daitezke gehienak. Hori dela eta, laister baliabideen atalean orri hauek guztiak zerrendatzen hasteko asmoa nuen. Esan beharrik ez dago denok daukagula orria osatzen joateko aukera; agian falta dena da edukiak modu egokian antolatzeko irizpideak zehaztea, alegia, mailaka, arloka...
Bilduta ditudanen artean hementxe uzten dizut sorta bat (ingeleseko irakasleari primeran etorriko zaizikio hauetako gehienak):
Nire del.icio.useko kontuan eskolaurre, HH edo LH etiketak bilatzen badituzue seguru nago oraindik baliabide gehiago topatuko dituzuela.
Interesgarria litzateke joku eta gune hauek probatzen diren heinean euren inguruan balorazio txiki bat egitea. Ziur besteontzat oso baliagarria izango dela.
Bienvenido a
ZirIKTeroak
© 2009 Creado por jolaus en Ning. Crear tu propia red social
Ikurrak | Arazo baten berri eman | Isiltasun-politika | Términos de servicio
Iruzkinak gehitzeko, ZirIKTeroak(r)en partaide izan behar duzu.
Sare honen partaide egin