Juul kanpainako gunea berritu egin da.
Irakurzaletasunaren bilgune izan nahi duen txokoa diseinuz aldatu egin da eta dituen berrikuntzez gain baliabide atalean ekimen hau bultzatzeko
inprimaki sorta ederra. Toner kartutxo berria eska dezakezue jada!
Bestalde Nafarroako Erresumako hainbat ikastolen artean, liburuen inguruko eritziak trukatzeko proiektu bat jarri genuen martxan aurreko ikasturtean. Proiektu sinplea da bere planteamenduan:
irakurtzen ditugun liburu askok lagunek gomendatuta izaten dira, goazen ikastolako lagunei liburuak gomendatzera. Proiektu sinplea da emaitzen aldetik: bi blog kooperatibo,
Irakurzaleen mundua bat (LHko 5. eta 6. mailako ikasleekin sortua) eta
Irakurzale txikien mundua bestea (4.mailakoekin) Atzetik ibilbide korapilatsu bat dago: proiektu pedagogikoa ongi definitu, irakasleak prestatu, diseinu eta formatu irizpideak finkatu, ikastolak koordinatu, GELAN MARTXAN JARRI: ikasleak animatu, zirriborroak prestatu, sarrerak argitaratu, zuzenketak egin, argazkiak atera, tamaina egokitu...
Ez dugu momentuz ebaluazio formala egin baina emaitzak oso emankorrak izan dira partaideen aldetik, argitalpenen aldetik, iruzkinen aldetik... IKTen erabilpen konstruktiboaren aldetik eta, helburu nagusia ahaztu gabe, irakurtzeko grina piztearen aldetik.
Iruzkinak gehitzeko, ZirIKTeroak(r)en partaide izan behar duzu.
Sare honen partaide egin