ZirIKTeroak

IKTero saltsero eta zirikateroen taldea

Grand Theft Auto kalean da. Pelikula asko baino salduagoa izango da, heldu eta gazte pila kontsumituko dute, haur bat baino gehiago tartean. Irakasle askok ez dute sekulan ezagutuko, batzuk kritika sutsuren bat entzungo dute irratiren batean, seguru nago, eta hau izango da bideo joko honen inguruan izango duten ezagutza bakarra.

Eskolar.net blogean El GTA es cultura sarrera irakurri dut eta ados nago bertan esaten denarekin. Eztabaida mamitsu baterako materiala eskaintzen du.

Nik tamalez Age of Empires jokoan geratu nintzen eta ezin izan ditut hau eta antzeko bideo-jolas arrakastatsu eta biolentu hauek deskubritu. Nire alabarekin agian? Ordea, gazte garaian, zombien eta terrorezko pelikula pila ikusten nituen. Hala ere momentuz ez dut inor hil eta, nire emazteari kenduta, ez diot inori koskarik egiten lepoan.

Partekatu 

Iruzkina gehitu

Iruzkinak gehitzeko, ZirIKTeroak(r)en partaide izan behar duzu.

Sare honen partaide egin

2 iruzkin

Ibon Burgoa Ibon Burgoa(e)n iruzkina maiatza 6, 2008(e)n. Ordua: 9:47
GTA rules!
GTA benetan joku makarra eta politikoki desegokia dela badakigu, bereziki erabili dugunok ;-)
baina badira zenbait gauza kontuan hartu beharrekoak inkisizioaren epaitegi santua martxan jarri baino lehen. Alde batetik, helduentzako jokua da. Bestetik, edozein telebistetan ematen dituzten filmetan agertzen diren gauza berdinak egiteko aukera ematen digu, besterik ez. Faltan somatzen den gauza bakarra, agian, antena3-eko asteburu eguerdietan ematen dituzten filmetako inzesto horiek edo albisteetan agertutakoak burutu ahal izateko aukera eskaintzea da. Aurreko bertsioari jarriko nioken pega bakarra kutsu arrazistatxo bat izatea da. Pertsonaiak beltzak edo txikanoak dira, eta bereziki, pobreak dira. Pobreak beti oso oihutura desegokiak dituzte bereziki estatu batuak bezalako herrialde garatu "liberaletan". Horrelako jokuetan amerikar ametza lortzeko bide hedatuena praktikan jartzeko modua izaten dugu, beti ere modu indibidualistan eta amoralean. Agian pegarik handiena, aurreko bertsioetan behintzat elkarlanerako aukerarik izatea da, on-line komunitate bat izango bazen nahiko egoera interesgarriak agertuko ziren seguruenik. Dena dela, joku bat besterik da, ez da?
Danel Danel(e)n iruzkina maiatza 1, 2008(e)n. Ordua: 9:49
Bai, ni ere ados nago.

Joko horrek azalean argi eta garbi ipintzen du +18 dela. Eta 18tik aurrerakoentzat ez dut desberdintasunik aurkitzen joko horien eta pelikula ultragoreen artean.

Bestetik, GTA III baino askoz joko "maltzurragoak" ere hamaika daude, baina GTA III-k besteko arrakastarik ez zuten lortu, GTA III oso bideo-joko ona zelako (mapa handia, jolasteko modu asko e.a.). Kultura den edo ez ya ez naiz horretan sartzen, bakoitzarentzat kultura gauza bat da eta :-)


GTA IV-ak ere bide beretik joango dela ematen du. Adibidez, Euphoria motorea erabiltzen duen lehenetarikoa da (http://www.anaitgames.com/mas-demostraciones-flipantes-de-euphoria/).

Nik 8 urteko bati ez nioke jolasten utziko. 14-16koei bai, baina gurasoak ere berarekin jolastuta hasieran, edo noizean behin ondoan egonda, lehen partidetan gutxienez.

© 2009   Creado por jolaus en Ning.   Crear tu propia red social

Ikurrak  |  Arazo baten berri eman  |  Isiltasun-politika  |  Términos de servicio

Iniciar sesión en el chat