Aurreko batetan, Jokinek "
Nosotros Competentes" izeneko blogaren berri eman zigun jarioaren bitartez. Bada, blog horren bitartez oso informazio interesgarria jasotzeaz gain, beste gune interesgarri batzuk ezagutzeko parada izan dut.
Bata, jarioaren bidez jarri nuen "
Aprender a aprender" eta bestea hemen argitaratzea erabaki dut. Izan ere, dokumentazioa ikusteko eta eztabaidetan parte hartu ahal izateko alta eman beharra dago. Nik alta eman dut eta ikusi ahal izan dudanez, oso gai interesgarriak jorratzen dituzte eta zuei ere alta ematea proposatu nahi dizuet.
Gunea "
Primer Congreso Nacional de Internet en el Aula" izenekoa da eta kongresu horrek dituen bi alderdiak jasotzen ditu: birtuala eta presentziala. Birtuala urriaren 30 arte egongo da zabalik. Irakurri ditudan dokumentu eta eztabaidek merezi dute. Erabakia zuena da.
Dokumentazioa ez ezik, tailerrak online ere antolatzen dituzte. Une honetan hiru daude martxan: "
Creación y uso educativo de blogs", "
Aulas virtuales con Moodle" eta "
Wikis como recurso educativo". "
Cazas del tesoro, murales digitales y otras actividades de aprendizaje por tareas" izenekoa hautaketa/matrikulazio fasean dago, "
Fuentes de información y actualización profesional docente. Gestión de lectores de canales RSS" eskaera egiteko zabalik eta "
Dinamización de bibliotecas escolares con herramientas web" berdin.
Iruzkinak gehitzeko, ZirIKTeroak(r)en partaide izan behar duzu.
Sare honen partaide egin