ZirIKTeroak

IKTero saltsero eta zirikateroen taldea

Goiko zikloan ematen diren informatika klaseen barruan, duela hilabete batzuk Lehen Hezkuntzako 5. mailako ikasleekin komiki tailerra burutu genuen Comiqs.com webgune xelebrea erabiliz. Arrazoi teknikoak zirela medio proiektua atzeratu zen eta orain, bukatu eta gero, argitaratzeko unea heldu da. Beheko komiki bat adibide bat da baina gehiago topa ditzakezu http://komikiak.wikispaces.com helbidean.


Bestalde, wiki batean bildu ditugu Interneten Eguna ospatzeko Nafarroako ikasleek sortutako 27 komiki. Nahasita daude ikastola eta maila ezberdinak.

Sarean bezala, denetatik dago: umore fina, beltza, azidoa, inozoa, surrealista, zentzugabea... Merezi du ikasleekin hauek irakurri, baloratu eta eztabaidarako aitzakiatzat erabiltzea. Zuen iritzia bota.

Azkenik gogoratu egon badagoela beste zerbitzu bat, http://stripgenerator.com, erraza dena erabiltzen eta oso estilo berezia duena. Aurreko aukeren osagarria izan daiteke.

Partekatu 

Iruzkina gehitu

Iruzkinak gehitzeko, ZirIKTeroak(r)en partaide izan behar duzu.

Sare honen partaide egin

Honi buruz

jolaus jolaus creó esta red social en Ning.

¡Crea tu propia red social!

Ekitaldiak

© 2009   Creado por jolaus en Ning.   Crear tu propia red social

Ikurrak  |  Arazo baten berri eman  |  Isiltasun-politika  |  Términos de servicio

Iniciar sesión en el chat