EITB24-ren eskutik Bizkaiko diputatu nagusia prentsan berri zirraragarri bat plazaratu du. Bizkaiko Foru Aldundiak 17,4 milioi € gastatuko ditu bi ekimenetan. Diputatuaren esanetan Helbide hori edozein nabigatzailetik erabili ahal izango da, ez da ordaindu behar izango, hizkuntza bitan egongo da eta ez du publizitaterik edukiko. Gainera, 5 gigako edukiera izango du mezuak gordetzeko. 2009. urtetik aurrera.
Honetaz gain, administraritza elektronikoa bultzatzeko ekimena burutuko dute. Proiektu horren asmoz bizkaiko udaletxe guztiak erabiliko duten plataforma sortuko dute. Honetaz gain bizkaia.eu domeinua sortuko dute.
Honetaz gain Microsoft-ek bulego bat getxon zabalduko du garapen hau burutzeko.
Egia esateko harrituta nago, harrituta baino amorratuta. Zertarako ordaindu 22 milioi € dohainik eskuratu ahal dugun zerbitzu bat lortzeko? ezi dugu googlerekin negoziatu gauza bera lortzeko askoz merkeago? Nola da posible guztion diruarekin tresna pribatibo bat garatzea kanpoko enpresa monopolistiko bat erabiliz, gainera estandarretan oinarritzen ez den enpresa batekin. Ez dute udaletxeek zeresanik garapen horretan? Non dago konkurtso publiko irekia? Zergaitik ea dugu sortu hori egiteko enpresa edo erakunde bat unibertsitateak eta ikerketa zentruak uztartuz, sortutako ezagutza hemen geratzeko?
ZE OSTIA EGITEN HARI GARA EUSKAL HERRIAN? Microsoft bulego bat izateak ona da?
Iruzkinak gehitzeko, ZirIKTeroak(r)en partaide izan behar duzu.
Sare honen partaide egin