ZirIKTeroak

IKTero saltsero eta zirikateroen taldea

Hamabost urte pasatxo bete dira Wine proiektua abian jarri zenetik. Software askearen munduan ni bezalako hasiberri batentzat harrigarria izan da konturatzea Wine ez dela emuladore bat (hortik omen dator bere izena gainera; Wine Is Not an Emulator). Dena den, benetan zernolako softwarea den ulertzea ere, oso konplikatua egiten zait. Beraz, utzi ditzagun definizo zehatzak alde batera eta esan dezagun, hitz arruntekin, Wine Windowspeko aplikazioak GNU/Linux-en exekutatzeko softwarea dela.

Ea azken bertsio honekin IKASDAT abian jartzea lortzen dugun!

Partekatu 

Iruzkina gehitu

Iruzkinak gehitzeko, ZirIKTeroak(r)en partaide izan behar duzu.

Sare honen partaide egin

Aitor Sarriegi Aitor Sarriegi(e)n iruzkina ekaina 18, 2008(e)n. Ordua: 9:56
Ni ere horretan nago. Azken bertsioetan Photoshop CS-rekiko konpatibilitatea garatzen ari zirela eta itxaropentsu nengoen, baina probatu ditudan bertsio guztiek lehenago edo beranduago krak egiten dute IkasDatekin.

Momentuko soluzio bat izan daiteke, baina benetako migrazio baten atarian bagaude (eta IkasDat Delphin programatuta dagoela uste dut), Linux-erako bertsioa da eskatu behar duguna, winerekin martxan jartzetik harago.
Azken hau eskainiko ez digutenez, IkasWeb bidezko funtzionamendua da beste aukera. Dena den, FastReport 3-rako egokitzapenak bukatu artean txostenak erabilgarri egongo ez direnez, luzerako joango dela uste dut. Gainera, funtzionalitate asko (esaterako, oharrak sartzeko aukera Ekainean eta Ezohikoetan) ez ditu betetzen IkasWebeko moduluak. Horren garapenak behar gehiago asebeteko dituela uste dut. Beraz, modulu hori osatzea da exigitu behar genukeena. Ez?

Honi buruz

jolaus jolaus creó esta red social en Ning.

Ekitaldiak

© 2009   Creado por jolaus en Ning.   Crear tu propia red social

Ikurrak  |  Arazo baten berri eman  |  Isiltasun-politika  |  Términos de servicio

Iniciar sesión en el chat