ZirIKTeroak

IKTero saltsero eta zirikateroen taldea

Asus E3 blogaren bitartez webgune honetaz ohartu naiz. Bertan, gaur egun modan dauden ultraportatil edo netbook delakoak aukeratzeko ideia batzuk plazaretzen dituzte.

Artikulua irakurri eta gero eta kontutan izanda nahiko errealista dela, España mailan salgai dauden edo laster egongo direnak bakarrik agertzen ditu, Acer aspire one modeloa interesgarriena iruditzen zait.

Hauek dira ekipoaren espezifikazioak

Lastima Ikasys erabiltzeko aproposa edo kosher ez izatea... ;-)

Partekatu 

Iruzkina gehitu

Iruzkinak gehitzeko, ZirIKTeroak(r)en partaide izan behar duzu.

Sare honen partaide egin

david david(e)n iruzkina ekaina 20, 2008(e)n. Ordua: 21:34
maldade txikiekin jarraituz, nondik datoz Asus ekipoen "EEE" horiek?
kasualitatea ala marketing falta???
Javier Burgoa Javier Burgoa(e)n iruzkina ekaina 19, 2008(e)n. Ordua: 10:05
Aurreko mintegian zure lankide maiteak rifirrafe txiki bat izan zuelako horri buruz. Antza denez ikasys bakarrik dabil Asus eeepC arekin ¿? Eta frogatutako beste ekipo edo linux distroekin ez dabil ¿¿¿??? Web aplikazio bat izanda edozein nabigatzaile batetan ibili beharko zuen...
Maldade txiki bat izan da, besterik ez.
Mikel Etxarri Mikel Etxarri(e)n iruzkina ekaina 18, 2008(e)n. Ordua: 15:42
Aupa Javi, benetan oso interesgarria, baina ez dut ulertzen zergatik diozun Ikasys erabiltzeko aproposa ez denik. Web aplikazio bat besterik ez da eta Firefoxen poliki dabil. Zergatik ez da ongi ibiliko Acer horretan?
Javier Burgoa Javier Burgoa(e)n iruzkina ekaina 18, 2008(e)n. Ordua: 12:05
Ideia bikaina, baina uda honetan segura aski nahiko denbora emango dut off-line, ez dkait ekarpen potetnterik egiteko aukera izango dudan.
Aitor Sarriegi Aitor Sarriegi(e)n iruzkina ekaina 18, 2008(e)n. Ordua: 8:48
Interesgarria benetan. Off samar nago gai honetan, eskerrak batzuk merkatua piskat jarraitzen ari zareten.
jolaus jolaus(e)n iruzkina ekaina 18, 2008(e)n. Ordua: 4:40

Portzierto, zergatik ez dugu GDocs bat prestatzen iraila bitarte komertzializatuko diren ekipoen ezaugarriekin. Emandako loturan agertzen diren ezaugarriak nahikoak dira ekipo hauen inguruko ideia bat egiteko. Kalkulu horri batera eraman genezake eta poliki-poliki osatzen joan. Zer iruditzen?

jolaus jolaus(e)n iruzkina ekaina 18, 2008(e)n. Ordua: 4:37

Joe, ekarpen interesgarria Javi. Itxura oso polita du, urdin kolorekoa izugarri gustatu zait. Aukera interesgarriak ditu: SD sarrera berezia edukiera handitzeko (laster izango ditugu prezio merkean 4, 8 eta 16 GB-tako SD txartelak) eta 6 zeldatako bateria (orohar, hauxe da ekipo hauetan faltan botatzen dudana, bateriaren iraupen handiagoa), RAM memoria handitzeko aukera... Interesgarria. Ez dudana oso gustukoa pantaila da. Dizdira dutenak ez zaizkit gustatzen, ez dira oso erosoak lanerako. Ez ditut ezagutzen LED motako pantailak baina kolore gama nahiko bajua dauka ala? 262.000 koloretan argazki eta bideoak kalitate onean ikusiko dira?

Honi buruz

jolaus jolaus creó esta red social en Ning.

Ekitaldiak

© 2009   Creado por jolaus en Ning.   Crear tu propia red social

Ikurrak  |  Arazo baten berri eman  |  Isiltasun-politika  |  Términos de servicio

Iniciar sesión en el chat