ZirIKTeroak

IKTero saltsero eta zirikateroen taldea

jolaus

Feedky, etiketa jakin bati/batzuei lotutako bideo kanalak sortu

Denboradatxo bat daramat Feedky izeneko aplikazioa erabiltzen eta onart beharrean nago azkenaldian erabiltzen ari naizen informazio kanal interesgarrienetakoa bihurtu dela. Feedky funtsean bideo bilatzaile bat da: orri nagusian duen bilatzailean gure intereseko etiketa/ak idazten dugu/ditugu eta denbora epe labur batean etiketa horiei erantzuten dien bideo zerrenda luze bat bueltatuko digu. Hasieran miaketa oso gune gutxietan egiten bazuen ere, gaur egun 28 dira arakatzen dituen lekuak (lastima Euskaltube ez egotea hauen artean).

Bideo bilatzaile bezala balio handiko tresna bada ere (Google Video baino potenteagoa da, zalantzarik gabe) bere benetako balioa eskaintzen dituen RSS jarioetan datza. Alegia, egindako bilaketa bakoitzeko RSS jario bat eskaintzen du. Jario hauek gure RSS batzailera gehituz gero poliki poliki gure interesekin lotura gordetzen duten bideoak biltzen joango gara; azken finean Technoratiren antzeko tresna bat da baina bideoetan espezializatua. Askotan esaten dugun bezala, informazioaren bila joan beharrean informazioa da guregana ekartzen duguna.

Hitz gakoen bilaketa bideoei erantsitako etiketetan nahiz hauen deskribapenetan egiten du eta bueltatzen dituen emaitzetan bideoa bera iksuteaz gain, bideoa igo duena nor den eta honek egindako deskribapena irakur daiteke ere.

Zertarako erabili Feedky? Hona hemen ideia batzuk:

  • Gai baten inguruan ikasleek burutu behar duten ekoizpen lan batean bideo elementuak txertatzeko: adibidez, klonazioaren inguruko bideoak lortzeko modu erraza da Feedky
  • Norberaren herrian gertatzen denaren inguruko jarraipena egiteko sistema bikaina: ni, adibidez, "ordizia" izeneko etiketara harpidetuta nago eta herrian gertatzen diren ekimen pilo baten jarraipena egiten dut Feedky-ren bitartez. Harrigarria da zenbatek igotzen duten YouTubera herrian gertatzen diren ekimenen ezberdinen bideoak
  • Gure ikastola barruan gertatzen denaren jarraipena egiteko: proba moduan "ikastola" etiketara harpidetzea otu zitzaidan. Euskal Herri osoko ikastoletan egin denaren berri izan dut. Hori gutxi balitz, hauetako batzuetan ikasleen barrabaskeri batzuk jarraitzeko aukera ere izan dut. Iruñeako San Fermin ikastolako DBHko ikasle batzuk ikasturte amaiera mugitua izan zuten iaz :DD

Probatu ezazue eta esango didazue!

Etiketak: batzailea, bideo, feedky, jarioa

Partekatu 

Iruzkina gehitu

Iruzkinak gehitzeko, ZirIKTeroak(r)en partaide izan behar duzu.

Sare honen partaide egin

© 2009   Creado por jolaus en Ning.   Crear tu propia red social

Ikurrak  |  Arazo baten berri eman  |  Isiltasun-politika  |  Términos de servicio

Estás desconectado Iniciar sesión en el chat