Badaramat denbora buruari bueltaka eta bueltaka. Posible da ZirIKTeroak bezalako sinergiak sortzen dituen komunitateak sortzea, jendea elkar ezagutu gabe? IKT alorretan hari garenon sentsibilitatea eta partekatzeko sena beste talde batzuetan badago?
Beno ba hori ikertu nahian Teknologia irakasleen sare sozial bat sortzeko esperimentua martxan jarri dut. Ning plataforma ezagututa, eta euskaratze lana nahiko aurreratuta dagoela ikusirik
DBHko Teknologia sare soziala sortu dut. Gaur Sestaoko Berritzegunean dagoen teknologiako mintegian plazaratuko dut eta ikastolen elkarteko teknologia arduradunari berri ematea pentsatzen hari naiz. Zuen ikastetzeko teknologiako irakasleei berri eman nahi badiezue, eskertu nuke.
Asmo nagusia ezagutzak, tresnak, esperietziak eta horrelakoak partekatzea da,elkarlana eta komunitate sena indartuz. Gainera funtzionatu ezkero, ikasgelara eramateko aukerak aztertzeko balio dezake. Praktikako komunitateak eta euren funtzionamenduaren laborategia sortuz aplikazio didaktiko zuzenak aztertu ditzakegu, batek daki zer atera daiteken...
Jakinean mantenduko zaituztet...
Iruzkinak gehitzeko, ZirIKTeroak(r)en partaide izan behar duzu.
Sare honen partaide egin