IKTero saltsero eta zirikateroen taldea
Dakizuen bezala ikastoletako kudeaketa akademiko eta ekonomikoa kudeatzeko erabiltzen dugun IKASDAT aplikazioa une honetan Windows-pean erabili daiteke soilik. GNU/Linux banaketaren bat erabiltzen dugunok badakigu, une honetan, ez daukagula irtenbide erraza IKASDAT erabili nahi badugu: IKASWEB-etik ikasleen balorazioak sartzeko aukera daukagula egia bada ere (web aplikazioa izanda, ekipoan instalatutako plataformarekiko menpekotasunik ez du), aplikazioaren konfigurazio orokorrean eskua sartu nahi badugu Windows-en birtualizazio bat erabiltzea derrigortuta gaude, Windows Xp-ren lizentzia bat edukitzea derrigortuta gaudelarik.
Aukera posible bat Wine erabiltzea da. Pasa den ekainean kaleratu zuten 1.0 bertsioa eta nik behintzat konfiantza nuen, bertsio berri honekin IKASDAT erabiltzeko aukera izango genuela. Baina honekin ere ez; instalzioa ondo burutzen den arren, exekutagarria abiarazterakoan, logina egiteko sarrera pantailatxoa desagertu egiten da automatikoki. Aitor ere ibili da proba desberdinak egiten Wine-rekin baina berak ere arazoak besterik ez ditu topatu.
Atzo bertan, nire jarioak irakurtzen ari nintzela, Mikelek Delicious-en gordetako webguneei bistazo bat botatzen ari nintzela, Winetricks-en berri izan nuen. Script honen bitartez, Windows-ek erabiltzen dituen, eta Wine-i falta zaizkion DLL fitxategi mordo bat instala daitezke. Albistea irakurri nuenean IKASDAT-en arazoa DLL baten faltan egon zitekeela pentsatu eta gaur goizean bertan Winetricks instalatzeari ekin diot. Instalazio prozesua ez da batere konplikatua eta minututxo batzuetan burutzen da (ez neukan garbi zein instalatu eta, bada ezpada, DLL guztiak instalatu ditut eta honek denbora gehixeago eskatu dit). Instalzioaren ondoren IKASDAT exekutatu dut eta dena primeran doala egiaztatu dut.
(Egizu klik argazkiaren gainean)
Askotan esan dugun bezala, hau ezin da inolaz ere daukagun arazoaren irtenbide definitiboa izan. Geroz eta ikastola gehiago gara software askearen aldeko apustua egitea erabaki dugunok eta egitera goazen esfortzu horretan, Ikastolen Elartearen aldetik inplikazioa ere eskatu beharko luke, eurek garatuko duten materialen erabileran denok izango ditugula aukera berdinak bermatuz. Tira, ikusi beharko dugu nola gauzatzen den hau etorkizun laburrean.
Etiketak: elkartea, gnu/linux, ikasdat, ikastolen, ubuntu, wine
7 iruzkin

sh winetricks corefonts vcrun6
idatzi dut terminalean. Jarraian IKASDAT irekitzen ahalegindu naiz Wine bitartez eta, besterik gabe, IKASDAT erabiltzea lortu dut. Honekin bakarrik funtzionatzen badizu, nahiko erraz burutu dezakezu prozesua ekipo ezberdinetan. Iruzkina gehitu
Bienvenido a
ZirIKTeroak
© 2009 Creado por jolaus en Ning. Crear tu propia red social
Ikurrak | Arazo baten berri eman | Isiltasun-politika | Términos de servicio
nik beti bezala, "the lazy way" hartua nuen; hau da, ordenagailu pare batetan windows aukera mantendu ebaluaketako prozesua egiteko.
Esaten duzunarekin uste dut libreak garela guztiz!!! beno noiz bait ikasweb kudeaketa firefoxerako prestatzen badute, noski ;-(
Ea gai naizen zure pausuak jarraitzen.