IKTero saltsero eta zirikateroen taldea
Kaixo lagunok
Ikasturtea amaitzear dago eta batxilergoan dagoeneko, hautaprobak prestatzen hasiak gara. Amaitu berri den ikasturte hau bigarrena izan da Moodle erabili dudana gaia jorratzeko plataforma nagusi bezala. Egia esatea nahi baduzue, balorazioa ez da ona izan; eta arazoa ez dago aplikazioan ezta ikasleen jarreran ere. Planteamendu arazo sakonagoak daude tartean; ez ditut gauak behar bezala planifikatu, ez diot gaiari beharrezkoa duen denbora guztia eskaini (geroz eta zailagoa egiten zait dinamizatzaile lana irakasle lanarekin batera eramatea)... orohar, gauzak ez ditut nik nahiko nuen bezala egin.
Datorren urteari begira ez dut uste jarraituko dudanik Moodle erabiltzen nire ikasgaian. Eta pena bat da egindako lan guztia zakarrontzira botatzea; beraz, pentsatu dut zuetako norbaitentzat baliagarria izan daitekeela bertan dagoena. Horrela ikastaroak bisitarientzat irekita uztea erabaki dut. Zuek edo agian zuen inguruko norbaitentzat baliagarriak badira, egindako lana alferrikakoa ez dela izan jakiteak poz handia emango dit.
Bi gauzatxo aipatu besterik ez:
Etiketak: fisika, ikastaroak, jakinstein, moodle
Iruzkina gehitu
25 iruzkin
Bienvenido a
ZirIKTeroak
© 2009 Creado por jolaus en Ning. Crear tu propia red social
Ikurrak | Arazo baten berri eman | Isiltasun-politika | Términos de servicio
Iruzkinak gehitzeko, ZirIKTeroak(r)en partaide izan behar duzu.
Sare honen partaide egin