IKTero saltsero eta zirikateroen taldea
Aurreko batean Abel-ek CSSa estilo orriak editatzeko laguntza eskaera egin zuen txoko honetan. Webgune baten azalarekin trasteatzen ari zela zihoen. Egia esan ez dakit zertan dabilen ezta zeintzuk diren bere asmoak ere baina gaur bertan gune hau topatu dudanean berak egindako eskaeraz gogoratu naiz.
"Porqué diseñar con tablas es estúpido" lelopean, webguneen diseinuan taulak ez erabiltzeko arrazoi mordoxka ematen dira, umore punttu baten laguntzarekin. Hauen artean ondorengoak aipatzen dira:
Egia esan atseginez irakurri dut tutoriala eta gauza asko ikasi ditut berarekin. Askotan entzun izan diot Mikeli IKASWEBen egiten den taulen erabilerari buruz egindako kritikak baina ez nituen gehiegi ulertzen berak ematen zizkidan arrazoiak. Orain oso ondo ulertzen dut berak planteatzen zidana, ikusi besterik ez duzue azpian eransten dizuedan fitxategia. Fitxategi hori gure gune zaharraren (IKASWEBekin dabilena) azalaren atzean dagoen kodea da. Harrituta geratu naiz zenbat taula dituen ikusi dudanean; ez naiz harritzen hain motel joatea IKASWEBekin egindako gune guztiak.
Abel bezala, ez dakit zuetako norbait web diseinu lanetan dabilen; horrela bada, goiko gunea bisitatzea gomendatzen dizuet, asko ikasiko duzue web diseinutaz.
Bienvenido a
ZirIKTeroak
© 2009 Creado por jolaus en Ning. Crear tu propia red social
Ikurrak | Arazo baten berri eman | Isiltasun-politika | Términos de servicio
Iruzkinak gehitzeko, ZirIKTeroak(r)en partaide izan behar duzu.
Sare honen partaide egin