Benitoren Atoan-en argitaratutako bideo baten berri eman nahi dizuet. Bertan Hiroshi Tasaka irakaslearen ondorengo mikrohitzaldi ikus dezakezu:
Benitok dioen moduan bideoan zera aurkituko duzue:
Ezagutzaren gizartea zer den, jakintzaren kontzeptua, jakintzaren banaketa berria, internet, adituak, inteligentzia kolektiboa, kapitala...
Zer gertatzen ari den edo zer gertatzen ari omen den ulertzen eta aztertzen hasteko azalpen lagungarri eta ulergarri batzuk.
Niri pertsonalki oso interesgarria iruditu zait. Aspaldi Ikastolen Elkartean izan nuen bilera batean adierazi nituen hainbat ideia botatzen ditu Tasaka irakasleak, noski nik baino modu argi eta txukunagoan. Esandakoen artean hauexek dira nabarmenduko nituzkeenak:
Paradoja: la sociedad del conocimiento no es esa en la que el conocimiento tiene valor: garai batean "asko jakitea" balore garrantzitsua zen eta "jakintsuek ezagutza tenpluetan" egiten zuten lan. Horrek gaur egun zentzua galdu du.
Es muy importante saber como crear inteligencia colectiva: nola lortu sakabanatuta dagoen inteligentzia hori bildu eta kolektibo osoaren onuraren mesedean ipintzea. Garrantzitsua beraz, modu deszentralizatuetan antolatutako sareak kudeatzen jakitea, ezagutzaren norabide bakarreko transmisio hierarkikoak etengabe bultzatu ordez.
...se crea una discusión y normalmente se llega a una idea mejor: baina hori, lehenik eta behin, sinistu egin behar da eta gero bultzatu, dinamizatu, erabiltzaileak motibatu. Ez da nahikoa aplikazio edo gune bat denon eskura ipintzea, ez bada sinesten elkarlanak azken produktua hobetzen lagunduko duela eta ondorioz, ez bada kultura hori partaideen artean zabaltzen (horixe da Tasaka irakasleak dioena ondoren: "Lo que debriamos hacer es estimular la sabiduría de la comunidad")
Se trata de un problema de gestión del ego. La gente con más experiencia tiende a pensar que tiene la razón: nik esango nuke badela hemendik ere dezente. Askotan jasotzen dudan sentsazioa izaten da hau. Askotan ematen du Tasakak aipatzen dituen "genio" horiek, benetako ezagutzarekin baino hierarkian gordetzen duten maialrekin erlazionatuta dagoela. Horregatik, zaila egiten zaie horrelako sistema deszentralizatuak abian ipintzea, euren gabeziak agerian gera daitezke eta. Eta hori bizi duen gizartean, naturaltasunez onartzea oraindik asko kostatzen da: zure ikasteko beharrak agerian uztea zure "orojakile" rolarekin kontrajartzen da. Biluztasun intelektual horrek oraindik min handia egiten dio gure egoari."la solución es cambiar la estructura de la compañia y convertirla en un ecosistema empresial" dio Tasaka irakasleak; eneee, zeinen urruti gaude oraindik horrelakoak onartzeaz)
Mi recomendación a las empresas es que introduzcan estos servicios de networking social: horretarako pentsaera irekiak behar dira, kudeaketa horizontalaren benetako kultura behar da, iritzien hartu/emanak erakundearentzat onuragarriak izan daitezkeela sinistu behar da, informazioa eta baliabideak ezkutatu eta sekretismoekin ibili ordez, informazio fluxu libre batek izan ditzakeen onuretan sinistu behar da. Tamalez, hori oraindik oso urruti dago.
El conocimiento es un valor invisible, y lo importante es saber verlo: gauza hautemangarriei bakarrik ematen diegu balorea. Zerbait sortu eta saldu badezaket, hortxe dago egindakoaren balorea. baina prozesu horretn gertatutako ezagutza fluxuari ez diogu balorerik ematen. Produktu edo zerbitzu horren ekoizpenean ezagutza eta honen transmisioari behar duen garrantzia ematen bazaio, etorkizunari aurre arrakastaz egiteko beharrezkoak izango dtugun zimentuak eraikitzen egongo gara. Eta horrek momentuan onura ekonomiko azkarrik ekartzen ez badu, epe motzean arrakastaren giltzarrietako bat izango da. Kolektiboaren ezagutzari balorea kentzea, gure etorkizuneko proiektuei bestelako balioak (ez bakarrik ekonomikoak) kentzea ekarriko du derrigorrez.
Blogak enpresetan inplementatzeko momentuan eta zuk idatzitako ideiekin lotuta, Blogs liburuan aipatzen zena etorri zait burura: "La idea fundamental es volcar los conocimientos de los empleados, que suelen estar encerrados en sus cabezas, en una herramienta digital que permita sus conservación una vez abandonen la empresa, su distribución rápida y eficienta a otros miembros de la organización y su enriquecimiento mediante aportaciones y discursiones internas."
Beste hitzetan "izkutuko ezagutza" argitaratzea, eta kasu honetan, argitaratu, argira ateratzean esan nahi du.
Beste erreflexio baliagarria: "La ventaja adicional es que el propio proceso de plasmación por escrito del conocimiento ayuda a soldificarlo..."
Inteligentzia kolektiboaren inguruko beste artikulu interesgarri bat Aitor Bediagak duela gutxi idatzitakoa. Eragiten duten faktoreak oso modu txukunean adierazten ditu baita kudeaketarako erabil daitezkeen hainbat aplikazio aipatzen ditu ere.
Jokin Guridiren blogean goikoarekin loturiko hainbat ideia irakurri ditut:
En un entorno web, sobre todo en uno 2.0, la tecnología no es relevante, lo son los hábitos sociales y en consecuencia las personas.
El trabajo se diluye para algunas personas, es imposible que lo haga para el operario de una máquina en este presente que vivimos, pero para otro tipo de trabajos se están mezclando las herramientas domésticas y las profesionales.
algunas empresas (la mayoría) se muestra contraria a su uso profesional porque escapa de su control, porque creen que no sirven, porque no saben ver cómo aplicar estas herramientas “inofensivas” y gratuitas (la mayoría) a su empresa
Tengo la sensación de que se ha estado mirando demasiado tiempo al producto y poco tiempo a cómo ha evolucionado la sociedad para adaptar la empresa a todos esos cambios. Además, tengo la sensación de que se le ha dado demasiada importancia al marketing, o mejor dicho, que se ha considerado el marketing como aquello que lo maquilla todo (azkeneko puntuarekin dago lotuta zuzenean hau)
Sobre todo, hay que educar para el cambio, aprender a cambiar y a adaptarnos a esos cambios. Porque todavía, aunque algunos seamos jóvenes, nos cuesta horrores cambiar y adaptarnos a los cambios.
Oso interesgarria bideoa, lisening pixka bat egiteko balio izan zait, gainera. Jadanik dakizkigun gauzak esaten dira, intuizioz sumatzen genituenak eta ideia berriren bat ere botatzen da.
Gauza pare bat eransteko: Komunitatearen ezagutza areagotzeko "proaktiboak" izan edo bilakatu behar dugula. Gure ikasleei ere balore hau erakutsi beharko genieki, orain, ez dakit garbi nola. Oso gizarte pasiboan eta erreakzionarioan bizi gara, eta irakasleok honelakoak gara tamalez. Garbi daukat honen inguruan aldaketa egon daitekeela eta erakundeek lagun badezakete hortan, gizabanakoen baitan dago pausu hori hartzea ala ez.
Nafarroako Erresuman aurten bileren egitura aldatu dugu eta informazioa banatzeaz gain, partekatze-gunea bultzatzen ari gara: dinamizatzaileek partekatu nahi duten trukua, programa edo kezka besteen aurrea bota eta denbora hartzen dugu partaide bakoitza entzuteko. Nik uste baino arrakasta gehiago izaten ari da momentu hau (coffe time-arekin batera) eta bene-benetan kontu interesgarriak ateratzen ari dira.
Bestalde, gure blogan ekarpen gehiegirik ez bada egiten ere, eta hortan hobetu beharko genune, egia esan gure posta zerrendaren bitartez, ditugun momentuko arazoak ari gara konpontzen oso azkar. Zirkteroak posta zerrendara ere ekarpen gutxi eramaten dira, baina aurrekoan zalantza planteatu eta ziztu bizia lortu nuen erantzuna.
Sare bat gara, orain sinistea tokatzen zaigu!
Iruzkinak gehitzeko, ZirIKTeroak(r)en partaide izan behar duzu.
Sare honen partaide egin