GApps erabiltzen duzuenok antzemango zenuten zerbitzu honek zituen gabeziarik handienetako bat erabiltzaileen kudeaketarena zela. Seiehun kontutik gora sortuta izanda, erabiltzaileak taldekatu eta talde horientzat posta zerrendak sortzerakoan, konturatu nintzen erabiltzaile eta taldeen kudeaketan asko zegoela hobetzeko.
Bada egun pare batetik edo, eskura ditugu erabiltzaile kudekaetarako Google-ek diseinatu dituen
tresna berriak. Aukera interesgarriak gehitu dituzte: taldeak eta azpitaldeak osatu eta konbinatu daitezke, hauetako bakoitzaren izaera publikoa edo pribatua zehaztu dezakegu eta talde horietara mezuak bidaltzeko baimena nork izango duen konfiguratu dezakegu. Niri behintzat oso ekarpen interesgarriuak iruditu zaizkit.
Informazio gehiago:
Getting started with groups
Iruzkinak gehitzeko, ZirIKTeroak(r)en partaide izan behar duzu.
Sare honen partaide egin