ZirIKTeroak

IKTero saltsero eta zirikateroen taldea

Gaur bertan izendatuko dute Mª Luisa Garcia Gurrutxaga Hezkuntza Berrikuntzarako zuzendari berria bezala. Hauxe da zuzendari berriaren orain arteko profil profesionala:

Es asesora del Programa Multilingüe del Departamento de Educación y es la coordinadora de BHINEBI , el programa de Secundaria. Su campo de trabajo es el diseño curricular de materiales y la formación del profesorado. Anteriormente trabajó en el progrma de multilingüísmo de la federación de Ikastolas y tiene experiencia como profesora de inglés, euskera y castellano tanto en le País Vasco como en el proyecyo bilingüe del estado de California en los EEUU.

Baliabide kurrikularren ekoizpena eta irakasleriaren formazioan aritu da orain arte, beraz. Arlo garrantzitsu bi, zer esanik ez; Zapateroren plana "toreatzen" nahiko lan izango du, batez ere, irakasleriaren formazioari buruz dagokione esparruan.

Mª Luisa Garcia Gurrutxagak Iban Asenjo ordezkatzen du kargu horretan. Gustatuko litzaidake, eduki digitalen inguruan, azken honek adierazi duena baina pentsaera irekiagoa izatea. Baina ez dakit, honekin ere ez ote diren errepikatuko aurrekoaren planteamendu berak. Izan ere, duela hilabete batzuk Nosotros Competentes blogan berak ekoizturiko aurkezpen bat argitaratu zuten, atzerriko hizkuntzaren konpetentziaren ingurukoa. Aurkezpen hori aspalditik zegoen Slideshare-n, edonork deskargatzeko moduan. Blogaren iruzkinetan irakur daitekeenez, ez zuen begi onez ikusi bere aurkezpena argitaratzea berari baimenik eskatu gabe. Aurkezpena nondik atera duten ere galdetzen du. Ez da ba konplikatua jakitea nork argitaratu duen!

Tira, lanean hastea tokatzen zaio orain. Ea gai den gure lanbideak benetan behar duen berrikuntza gurera ekartzeko. Zorte on!

Partekatu 

Iruzkina gehitu

Iruzkinak gehitzeko, ZirIKTeroak(r)en partaide izan behar duzu.

Sare honen partaide egin

Honi buruz

jolaus jolaus creó esta red social en Ning.

Ekitaldiak

© 2009   Creado por jolaus en Ning.   Crear tu propia red social

Ikurrak  |  Arazo baten berri eman  |  Isiltasun-politika  |  Términos de servicio

Iniciar sesión en el chat