ZirIKTeroak

IKTero saltsero eta zirikateroen taldea

Abel

Ikastetxeetako teknologia-heldutasunaren eredua onartu da

Atzoko boletin ofizialean onartu zen Euskadiko ikastetxeetako teknologia-heldutasunaren eredua. Ikus agindua hemen .

European Software Institute Fundazioarekin batera egindako lanaren ondorio da eredu hau eta helburu nagusia ikastetxeetan IKTen integrazioa gidatu eta ziurtatzea da.

Ereduak bost maila ditu. Maila bakoitzean, ikastetxeetako prozesuen digitalizazio-maila handituz doa, eta, aldi berean, mailak berak ezartzen ditu goragoko heldutasun-mailak erdiesteko hezkuntza-komunitate osoak jarraitu behar dituen ildoak teknologiei, prozesuei eta gaitasunei dagokienez.

Hona hemen mailak:

1. maila: «Azpiegiturak eta gaitasuna»: alde batetik, ikastetxeek badituzte Premia planak egun eskaintzen
dituen azpiegiturak, eta, bestetik, irakasleen % 80k «IKTen arloan oinarrizko gaitasunak ditu». Irakaskuntza-
eta kudeaketa-materiala digitalizatzen hasia da maila honetan.

2. maila: «Erabilera»: ikastetxean eskuragarri dauden informatika-baliabideak (IKT Ikasgelak) aldizka erabiltzen
dituzte irakasleek ikasgelan. Ikasgela bakoitzak ordenagailu bana izango du. Ikasgelatik kanpo, hezkuntza-
komunitatearekiko harremanetan, teknologia berriak baliatzen hasiak dira prozesuetakoren batean (adibidez, posta elektronikoa erabiltzea hitzik gabeko komunikazioetan, zuzendaritzaren eta irakasleen artean, irakasleen artean, nahiz zuzendaritzaren eta familien artean). Nolanahi ere, denbora batez, ohiko bideekin batera erabiliko dituzte.

3. maila: «Ikasgela digitalizatzea»: ikasgai bakoitzerako, IKT eta internet usu erabiltzen hasiak dira ikasgelan;
ikasgeletan badaude internet egunero erabiltzeko behar diren teknologia-baliabideak. Ikasgelatik kanpo, ikasleek
eta familiek aukera dute ikastetxeari nahiz ikasgaiei buruzko informazioa on-line eskuratzeko (adibidez, ikastetxearen web orriaren bidez, ikasgelaren web orriaren bidez, buletin elektronikoen bidez…). Informazioa
noranzko bakarrekoa da funtsean. Hezkuntza-komunitateak ikastetxeko ikasgelak eta IKT baliabideak erabiltzeko
aukera izan dezan, ikastorduetatik kanpo ere ordutegi zabala eskaintzen da.

4. maila: «ikasgela birtual bihurtzea»: ikasgelan, ikasleak gaitzeko prozesua nonahikoa eta iraunkorra izaten
hasia da, eta ikastorduez gaindi doa. Ondorioz, ikas-gela kanpora ireki eta ikasleen nahiz irakasleen arteko
eztabaida iraunkorra piztu da, hezkuntza-plataformak erabiliz (urruneko informazio-plataformak, blogak, extranet, wikiak…). Ikasgelatik kanpo, ikastetxeak badu interneten bidez irits daitekeen hezkuntza-plataforma
bat, eta, hari esker, hezkuntza-komunitateko gainerako eragileekin bi noranzkoko komunikazio iraunkorra
lortzen da.
5. maila: «ikastetxea birtual bihurtzea»: ikasgelan, ikasleak gaitzeko prozesua nonahikoa da guztiz, eta
urruneko prestakuntza-plataforma erabiltzen da prozesuaren euskarri-tresna gisa. Ikasgelatik kanpo, ikastetxea
24 orduz dago irekita interneten, eta, horrenbestez, hezkuntza-komunitatea gaitzeko eragile bihurtzen da,
baita familiak eta are gizarte osoa hartzen duen gizartesarearen dinamizatzaile eta sustatzaile ere.

Informazio gehgiago:

Aproximación al Modelo de Madurez Tecnológica de Centro Educativo

Eredua bera gaztelaniaz

Ereduari buruzko artikulua Bitácora del galeón blogean

Partekatu 

Iruzkina gehitu

Iruzkinak gehitzeko, ZirIKTeroak(r)en partaide izan behar duzu.

Sare honen partaide egin

Aitor Sarriegi Aitor Sarriegi(e)n iruzkina apirila 28, 2009(e)n. Ordua: 11:04
Bai, bazetorrela bazetorrela eta iritsi da. Orain arazoa da ea nola demostratzen duen software propietariorik erabiltzen ez duen irakasleak (denik eta IKTetan trebatuena izanda ere) "IKTen arloan oinarrizko gaitasunak dituela".

Neurtzen dena une honetan neurtzen dena den bitartean paripe burokratiko bat besterik ez da izango eta atzerapauso izugarria. Ez dauka izenik.

Honi buruz

jolaus jolaus creó esta red social en Ning.

Ekitaldiak

© 2009   Creado por jolaus en Ning.   Crear tu propia red social

Ikurrak  |  Arazo baten berri eman  |  Isiltasun-politika  |  Términos de servicio

Iniciar sesión en el chat