Ikea hain hurbil izatea batzutan putada bat bihurtu daiteke, aukera gehiegi diru gutxigatik... ezinezkoa da bertara joatea eta dirua ez gastatzea.
Gure ikastolan lan kolaboratibo proiektu bat aurrera eraman dugu eta hau da emaitza.
Flipantea karrotxoarena. Guk momentu honetan krisialdia dela eta 0 €ko aurrekontua dugu baina proiektorea erosten dugun bezain pronto badakigu zer egin montaje guztia txukun-txukun izateko.
Zorionak, txo!
Benetan zur eta lur geratu naiz zuen "karrito"ren egokitzapenak ikusita. Hobekuntza gehiagorik ez dut uste posible denik (bueno bai, eguzki plakak eta motor txiki bat erreuma dugunok bidean ez geratzeko)...
Egia esan Ikea ez dugu inguruan, baina zuen emaitza ikusita pronto bilatzen dut xerpa taldea eta han agertzen gara. Idazkariek eta, diruzainak bereziki eskertuko digute zuen proposamena
Beno, ba hori! Eskerrik asko hartu duzuen lanarengatik, eta gauza merkeekin proiektuak aurrera ateratzea dagoela gauzatzeagatik.
Eutsi goiari!
Iruzkinak gehitzeko, ZirIKTeroak(r)en partaide izan behar duzu.
Sare honen partaide egin