ZirIKTeroak

IKTero saltsero eta zirikateroen taldea

Berrien kanalean irakurri dut KDEnlive 0.7 bertsio egonkorra kaleratuko dutela abenduak 11ean. Hau berri ona, iaz bideo editore aske baten bila ibili nintzen eta hamaika froga egin eta gero (kino, openvideoeditor, avidemux, pitivi, cinelerra, ...) dudarik gabe, kdenlive zen gehien gustatu zitzaidana.
Bere garaian instalatu nuen gnomeren gainean eta funtzionatzen batzuen ere, aitortu behar dut ez zela oso egonkorra; ziur nago bertsio berri honetan arazo txiki horiek konpondu dutela.
Berez sypnactis dituen errepositorioetan ez duzue aurkituko baina hemen uzten dizuet tutorial txiki hau errepositorioak egokitzeko.

Benetan gomendatzen dizuet programa hau zuen bideogintzetarako, ez baduzue sinezten frogatu eta esango didazue.

Gainera lehenengo 30 egunetan, produktuarekin konforme ez bazaude dirua bueltatzen dizute ;-)


ele, ondo izan

Etiketak: gnome, kdenlive, ubuntu

Partekatu 

2 iruzkin

Fultxo Fultxo(e)n iruzkina abendua 1, 2008(e)n. Ordua: 12:31
Ba nik probatuko dut. Banuen gogoa Pinnacle ordezka dezakeen zerbait probatzeko, batez ere programa horren eten gabeko zintzilikapenak (hitza existitzen bada) jasan eta gero. Gabonen bueltan esango dizuet nire iritzia.
Fultxo Fultxo(e)n iruzkina abendua 5, 2008(e)n. Ordua: 12:02
Instalatzeko jarri duzun linkari jarraituz jardun naiz eta konplikatu samarra iruditu zait dena. Nik jarraibide hauek eskuratu ditut, errazagoak egin zaizkit.

Iruzkina gehitu

Iruzkinak gehitzeko, ZirIKTeroak(r)en partaide izan behar duzu.

Sare honen partaide egin

© 2009   Creado por jolaus en Ning.   Crear tu propia red social

Ikurrak  |  Arazo baten berri eman  |  Isiltasun-politika  |  Términos de servicio

Iniciar sesión en el chat