Uda honetan eta
zirbereskolaren eskutik LH5. mailako netbookak erosteko
lehiaketaren baldintzak atera direla jakin izan dut. Kurioski sistema eragilea windos XP profesionala, Microsoft Ofice eta Microsoft One Note eraman behar dute baina Ubuntu edo Linux ez da inondik agertzen. Horretaz gain barrapuntotik marikoneatzen horren inguruko
sarrera bat topatu dut eta hortik beste
hau, bideo eta guzti topatu dut.
Egia esateko gure Patxi ez da oso ondo geratzen...
Honek egoera interesgarria ekarriko du, windows makinak ikasleen eskuetan bai klasean eta baita etxean suhezi eta antibirusik gabe, lehiaketak ez ditu aipatzen... Zorienez berreskurapen CD/DVDa ekarriko dute, oh wait non demontre sartuko dugu berreskuratzeko sistema, berrskurapen Kit-ak lubrikanterik ekarriko ahal du?
Bide batez, zer ostia egiteko erosiko ditugu, MS Office erabiltzeko, betiko koadernoa ordezkatzeko edo
Counter-Strike-ra jolasteko???
Iruzkinak gehitzeko, ZirIKTeroak(r)en partaide izan behar duzu.
Sare honen partaide egin