
Aurtengo EHUko Uda Ikastaroen artean "Ordenagailu bitarteko ikaskuntza" ikastaroa antolatu du Donostiako Filosofia eta Hezkuntza Zientzien Fakultateak uztailaren 2 eta 3rako. Antolatzaileen hitzetan, ikastaroak lau helburu nagusi ditu:
"Hasteko, lehen helburua, ikaskuntzarako ordenagailuen posibilitateen inguruan hausnarketa teorikoa egitea litzateke. Bigarren helburua, gai honen inguruan orain arte jorratu diren bideek eman dituzten fruituak aztertzea litzateke. Hirugarren helburua, etorkizunari begira, zein den jarraitu beharreko ibilbidea argitzea izango da. Azkenik, ezin da ahaztu dagoeneko gure testuinguruan badela oihartzun handia duen IKASYS programa. Jakina denez, programa hau aurten esperimentatzen ari da Euskal Herriko hainbat ikastoletan eta ondorioz, laugarren helburua, programa honen nondik norakoak azaltzea eta egiten ari den aplikazioaren ebaluazioa aurkeztea izango litzateke."
La Lagunako Unibertsitateko
Manuel Areak berrikuntza pedagogiko, konpetentzia digital eta irakasleen IKT profilaz hitz egingo du. Ikasys proiektuaren marko orokor eta esperientziaz arituko dira Ikastolen Elkarteko hainbat profesional eta zenbait ikastoletako zuzendari. EHUko
Karlos Santiago eta
Jose F. Lukas irakasleak proiektuaren ebaluazioaz mintzatuko dira. Eta Larre eta biok Moodle-k Bigarren Hezkuntzan eskaintzen dituen aukera pedagokikoez hitzaldia emango dugu.
Iruzkinak gehitzeko, ZirIKTeroak(r)en partaide izan behar duzu.
Sare honen partaide egin