ZirIKTeroak

IKTero saltsero eta zirikateroen taldea

Nafarroako IKT dinamizatzaileen blogaren bitartez jakin dut Wikispaces dagoeneko euskaraz erabiltzeko aukera daukagula. Wikispaces-eko blogean diotenez, euskarazko itzulpenaren atzean Jaime Villaluenga Ruiz De Infante lana omen dago. Irudipena daukat sare honetako kidea den Gorka Azkarate ere lan horretan aritu zela/dela. Harro sentitzeko moduko albistea da, zalantzarik gabe, batez ere, erdarazko itzulpena oraindik egin gabe dagoela kontutan hartuta.

Nire eskerrik beroena lan horretan aritu diren guztiei.

Partekatu 

Iruzkina gehitu

Iruzkinak gehitzeko, ZirIKTeroak(r)en partaide izan behar duzu.

Sare honen partaide egin

GorkaAzk GorkaAzk(e)n iruzkina apirila 14, 2009(e)n. Ordua: 16:07
http://www.wikimatrix.org/
Fultxo Fultxo(e)n iruzkina apirila 7, 2009(e)n. Ordua: 2:27
Aprobetxatuz egilea gure artean dugula itzulpen akats bat topatu dut. Irudiak lerrokatzeko orduan right (eskubian) "Zuzen" bezala dago itzulita eta, esan bezala, eskubia edo eskubian izan beharko luke. Ahal baduzue Wikispazekoei komunikatu zuzentzeko, edo bestela ni neuk egingo dut.
Zorionak berriro ere egindako lanagatik.
GorkaAzk GorkaAzk(e)n iruzkina apirila 7, 2009(e)n. Ordua: 0:06
Eskerrik asko aipamenagatik. Nola jakin duzu, Jolaus?
[Lan anonimoa zelakoan nengoen]

http://www.atxaga.org/blog/12
Fultxo Fultxo(e)n iruzkina martxoa 26, 2009(e)n. Ordua: 22:17
Bai, nire partez ere eskerrik beroenak. Nire zalantzak nituen Wit III ikastaroak zirela eta Nirewikitik - Wikipacesera pasatzeko erabakia hartu zenean, hizkuntza oztopo baita ingelesa ez dakiten irakasle batzuentzat. Orain ez oztopo eta ezta aitzakia ere hezkuntza wikiak sortzen hasteko.
xagra xagra(e)n iruzkina martxoa 26, 2009(e)n. Ordua: 10:29
Wikispaces-en hasi naiz duela oso gutxi eta, nire harridurarako, egun batetik bestera euskaraz azaldu zitzaidan. Uste nuen nabigatzailearen konfigurazio kontua zela, eta horrela adierazi nien lankideei.
Itzulpena egin duenari/duenei nire eskerrak eman nahi nizkioke.

Honi buruz

jolaus jolaus creó esta red social en Ning.

Ekitaldiak

© 2009   Creado por jolaus en Ning.   Crear tu propia red social

Ikurrak  |  Arazo baten berri eman  |  Isiltasun-politika  |  Términos de servicio

Iniciar sesión en el chat