ZirIKTeroak

IKTero saltsero eta zirikateroen taldea

Kaixo guztioi,

Aurreko batean esan bezala, ziriKbeerreko proposamen moduko bat egin nahi dizuet honen bidez:

a) Noiz

2009ko irailean adostu genuen baina orain data zehaztu behar genuke. Uste dut zuetako gehienok irailaren 7ko astean hasiko zaretela klasean. Horregatik agian egokia izan liteke klaseen aurretik biltzea. Zer deritzozue irailaren 4ari? Orain arte larunbatetan izan dira honelakoak baina klaserik izan ezean, astegun batean izan liteke? Bestela, irailaren 5ean izan liteke? Zuek esan.

b) Jardunaen helburua

Bilkura zeharo informala izango da baina Jokinen zorioneko mezuari tiraka, berrikuntzaren arazoez jardun genezake, ondo iritziz gero. Horretarako, hezkuntza-berrikuntzarako dekalogo moduko bat izango genuke abiapuntu eta bertan denon arteko hausnarketa bultzatu eta nork bere testuingurura egokitu ahal izateko arazoak eta bideak jorratuko genituzke.

c) Programaren zirriborroa

* Ordu prudentzial batean agertu Santurtzin (10:00ak aldera?);
* Kafea eta pastak; zigarroa eta zer moduzkoak
* Lanera (zerbeza freskoak eztarria siku-siku ez geratzeko)
* Pote batzuk eta hausnarketa pedagokigoak (13:00ak aldera)
* Bazkaria (aurrerago zehaztuko dugu non eta nola)
* Findefiesta eta hurrengora artekoak

Tira! Esango duzue, bada, zer aldatu eta zer gehitu behar den!

Partekatu 

Iruzkina gehitu

Iruzkinak gehitzeko, ZirIKTeroak(r)en partaide izan behar duzu.

Sare honen partaide egin

jolaus jolaus(e)n iruzkina iraila 1, 2009(e)n. Ordua: 20:01
Nik irailaren 12an ezin dut.
Aitor Sarriegi Aitor Sarriegi(e)n iruzkina iraila 1, 2009(e)n. Ordua: 20:00
Niretzat hobeto, 4a, 5a eta 6a hartuta ditut. Ea jarritako egun berrian arazorik ez den!
Abel Abel(e)n iruzkina iraila 1, 2009(e)n. Ordua: 17:33
Kaixo berriz ere!

Oporren bueltan berri txarrak izan ditugu: gure egoitzan egiten ari ziren obrak amaitu gabe ditugu eta ezin izango dugu larunbat honetan ezer antolatu. Barkatu endredoak baina ZiriKbeer atzeratu beharrean gara. Espero dugu egun gutxi batzuetan beste data bat proposatu ahal izatea.

Sorry!
Aitor Sarriegi Aitor Sarriegi(e)n iruzkina ekaina 24, 2009(e)n. Ordua: 11:39
Nik ere Jokinek bezala pentsatzen dut. Uste dut asteburua egokiagoa dela, arratsalde batean joan eta etortzea... puff, batzutan tokatzen zait bertsotara joatea eta hurrengo egunean lanean komeriak izaten dira. Ahal dela asteburuan egingo nuke nik.
Josu Orbe Benguria Josu Orbe Benguria(e)n iruzkina ekaina 23, 2009(e)n. Ordua: 19:59
Eta arratsaldean?
jolaus jolaus(e)n iruzkina ekaina 23, 2009(e)n. Ordua: 11:46
Nire partetik arazorik ez. Dena den, dataren kontuarekin ñabardura bat: ikasleekin beranduago asten bagara ere, irakasleok lanera joan beharra daukagu irailaren 1etik aurrera. Beraz, asteburuan izan beharko litzateke.

Honi buruz

jolaus jolaus creó esta red social en Ning.

Ekitaldiak

© 2009   Creado por jolaus en Ning.   Crear tu propia red social

Ikurrak  |  Arazo baten berri eman  |  Isiltasun-politika  |  Términos de servicio

Iniciar sesión en el chat