ZirIKTeroak

IKTero saltsero eta zirikateroen taldea

Berriro nator ikaskuntza prozesu kontuekin, elearning-a gora eta elearninga bera. Ez dakit gai hau gustukoa duzuen edo ez, interes berezirik duzuen honen inguruan edo ez; niretzat etorkizuna baldintza egokietan prestatzen hasteko gai klabea da.Nire iritziz etorkizun laburrean izango dugun aldaketaren atarian gaude une honetan; metodologia tradizionala eta teknologia berrien erabileraren artean dagoen gatazka horretatik ezin atera gabiltza, zerbait aldatu beharrean gaudela sentitzen dugu baina zer eta nola ez daukagu garbi.

Norantz goazen oso garbi ez badugu ere, nire ustez abiapuntua zein den garbi daukagu gehienok; teknologiak informazioa lortu eta norberak informazio honi balio erantsia gehituz, ezagutza bihurtzeko moduak erabat aldatu ditu. Horrela, gaur nahiko janda daukagu gehienok, eskola ikaskuntza prozesuaren bideratzaile nagusia (bakarra, esango nuke nik) izatetik, prozesu horren atal bat izatera pasa dela; eskola eremutik kanpo gertatzen den formakuntza eskolan gertatzen denaren parekoa kontsidera daitekeela uste dugu askok.

Horrela ikaskuntza formalaz (tradizionala, akademikoa) gain, ez-formalaz edota informalaz hitz egiten da gaur egun. Ikaskuntza informal hori, gehienetan baliabide teknologikoen laguntzaz gauzatzen da. Horrela Norberaren Ikaskuntzarako Ingurunetaz (ingelesez, PLE) hitz egiten da. Autoikaskuntzaz hitz egiten ari gara azken finean eta prozesu horretan, batzuen iritziz, norberaren ikaskuntza esperientzia propioen bitartez soilik oinarrituta egotea ezinezkoa denez, helburua antzeko esperientziak izan dituztenen ezagutzetara jotzea da helburua. Ezagutza nodoak behar bezala identifikatu eta kudeatzeak izango omen da garrantzia etorkizuneko (gaur egungo?) ikaskuntza prozesuan (Konektibismoa). Sarean lan egiteko modu berri horretan (socialnetworking) etengabe kaleratzen ari diren bitartekoak (socialmedia) eraginkortasunez erabiltzeko behar diren trebetasunak lortzeaz gain, bereziko garrantzia izango du pertsonen jokabideengan eragitea, alegia, bizitzen ari garen paradigma berriaren aurrean daukagun enfoke klasikoaren aldaketa bermatzea.

Korapilo konplikatu honekin batera, kontutan izan behar dugu ikaskuntza gauzatzeko garai batean ziren denbora eta leku mugak poliki-poliki aldatzen joan direla. Horrela, eLearning-aren kontzeptua geroz eta arruntagoa bihurtu da gure eguneroko lanean. Baina hemen ere ez daude gauzak oso garbi; batzuk bLearning-a aipatzen dute (Blended Learning, ikaskuntza mistoa, presentziala gehi birtuala), duela gutxi uLearning-aren kontzeptua ere ezagutu dut (Ubiquitous Learning, alegia, ikaskuntza edonon gauzatzen dela) edota sLearning (Social Learning, taldean gertatzen den ikaskuntza).

Azken honen inguruan aurkitu dudan aurkezpen interesgarri bat utzi dizuet goian. Hainbeste kontzeptu, prozesu, ingurune eta ez dakit nik zenbat gauzen artean, aurkezpen honek gaur egungo egoera ulertu eta etorkizuna prestatzeko nondik has gaitezkeen ulertzeko pista batzuk eman dizkit.

Aurkezpenean ikusten denez, helburua bikoitza da: alde batetik pertsonak, nire kasuan (eta batzuek kontrakoa uste badute ere) irakasleak. Eurak dira aldaketaren eragile nagusiak; beste guztiak, petatxoak dira. Bestetik, teknologia; teknologia gardena bihurtzea izan behar du helburua, teknologia erabiltzen ari garela ez jabetzea. Hortik bideratu beharko dugu etorkizuna.

Balorazioa: 5/0 izar
Etiketak: elearning, etorkizuna, ikaskuntza
Ikuspegiak: 24

Partekatu 

Iruzkina gehitu

Iruzkinak gehitzeko, ZirIKTeroak(r)en partaide izan behar duzu.

Sare honen partaide egin

Honi buruz

jolaus jolaus creó esta red social en Ning.

¡Crea tu propia red social!

Ekitaldiak

Informazio kanala

Cargando fuente

© 2009   Creado por jolaus en Ning.   Crear tu propia red social

Ikurrak  |  Arazo baten berri eman  |  Isiltasun-politika  |  Términos de servicio

Iniciar sesión en el chat