IKTero saltsero eta zirikateroen taldea
Mikelek komentatzen duen moduan (http://ff.im/3LUGC) identitate digitalaren gaia garrantzitsuegia da Konpetentzia digitalen kanpoan geratzeko. Gehiago esango nuke; norbera izaten ikasi eta komunikatzen ikastearekin oso lotuta dagoen atala da. Geroz eta nabarmenagoa da gure ohiko identitate "analogikoarekin" batera, gure gazteek euren identitate digitala eraikitzen ari direla sarean. Errealitate hau ukatzea (badira gazte batzuk ez direnak gai honi buruz arduratzen, eurek internetetaz "paso" egiten dutelako) etorkizunean egon daitezkeen arazoen jatorrietako bat izan daiteke; izan ere, zu ez bazara zure identitateaz arduratzen, bestear arduratuko dira horretaz.
Gure ikasleekin landu behar dugun gai garrantzitsua da. Lh 6. mailatik aurrera, ezinbesteko gaia dela iruditzen zait, zeharlerro moduan landu, etikako gaian nahiz eta informatikako klaseetan ere.
Arazoa ordea beste bat da; irakasle, orientatzaile eta arduradun pedagogiko gehienek ez dakitela zertaz ari garen gai hau plazaratzen dugunean. Ikasleak arlo honetan behar bezala hezi nahi baditugu bada garaia gai hauek irakasleen artean jorratzeko, nire ustez.
Gurasoen aldetik gai honen inguruko kezka geroz eta handiagoa da. Askok uste dute interneterako sarbidea ukatzea dela irtenbide egokiena. Bitartean euren seme-alabei kameradun mugikorrak, argazki kamera digitalak, ordenagailu eramangarriak, iPod-ak eta antzekoak oparitzen dizkie. Kontzienteak al dira euren bizitza pertsonalaren zati handi bat digitalizatzeko behar dituzten tresnak euren eskura jartzen ari direla? Heziketa behar beharrezkoa da.
Aspaldian gai honen inguruan irakurritako material gehinek ez naute batere konbentzitu. Denak ikuspegi katastrofista batetik diseinatuak izan dira, internet bezalako medio bat zer den gehiegi ulertzen ez duten pertsonen aldetik eginda egon direla nahiko garbi iksuten da.
Dena den, Kontua: zeuk erabaki datua… kanpainarekin asko gustatu zait. Gaia bere neurrian tratatzen duela iruditzen zait, ikuspegi errealista batetik. Jatorrian proiektua norvegiarra da (http://www.dubestemmer.no) eta egokitzapenak EJ-ren Datuak Babesteko Euskal Bulegoaren eskutik etorri dira.
Balorazioa: 
Etiketak:
Ikuspegiak: 26
Iruzkina gehitu
Bienvenido a
ZirIKTeroak
© 2009 Creado por jolaus en Ning. Crear tu propia red social
Ikurrak | Arazo baten berri eman | Isiltasun-politika | Términos de servicio
Iruzkinak gehitzeko, ZirIKTeroak(r)en partaide izan behar duzu.
Sare honen partaide egin