ZirIKTeroak

IKTero saltsero eta zirikateroen taldea

Denok ezagutzen ditugu flash jokuz betetako gune bat edo beste. Joku hauek bereziki egokiak dira Haur Hezkuntzako (2 urtetik aurrera) eta saguaren erabilpenean trebatzeaz gain gaitasun eta kontzeptu ugari lantzen dituzte: indukzioa, dedukzioa, akzio-erreakzio efektua...

Gainera instalazio beharrik ez dutenez erraza baino errazagoa da hauek ordenagailu ugaritan erabiltzea: gogoko edo laster marketan gehitzea besterik ez dago. Dena dohainik eta zabalik. Noizko izango ditugu honelakoak gure hizkuntzan?

Hemen ezagutzen ditudan batzuk aukeratu ditu. Gehiago egon badaude eta agian denon artean bildumatxo bat osatzea litzateke onena.

El Mundo de Fantasmín
2-3 urteko adinarako gomendagarria. Jarduera sinple baina ikasleentzako egokiak. Esploratzeko polita. (gaztelaniaz).

HelpKidzLearn: Atal ezberdinak. Jokuen demoak dira eta primeran daude... baina jokuak oso garestiak dira. Jokoen atala 3urtetik aurrera interesgarria. Kokodriloena proba ezazue eta baita margotzeko jarduerak. (In English)

Starfall: Ingelesa lantzeko. Jarduera mailakatuta daude. Abestiak ditu.

English for little children : Oinarrizko hiztegia lantzeko egokia. Bi mailatan banatuta.

Orisinal Oso orrialde originala, kar, kar, kar. Agian ez da etapa honetarako egokia baina merezi du ezagutzeak. Maitasunez egindako jokoak dira, musika lasai eta irudi zoragarriaz apainduta. Irakasleontzat terapeutikoak izan daitezke.

Esan dudanez, hauek ez dira bakarrak, dibide gisa Creenako bilduma. Gehiago ezagutzen al dituzue?

3 iruzkin

jolaus jolaus(e)n iruzkina apirila 9, 2008(e)n. Ordua: 16:15

Bada, ni aspalditik ari naiz horrelako baliabideak biltzen eta zerrendatzen. Bildu ditudan webgune gehienak ingelesez daude eta batzuk erdaraz. Halere, badira hizkuntzarekiko menpekotasunik ez dutenak (Nahiko gutxi hala ere). Hori bai, euskaraz ezta bat ere ez dut topatu.

Egia da gune gehienak ikasle bakoitzak bere ekipoan praktikatu ditzakeela eta horrela zuk aipatu dituzun trebetasunak eta helburu pedagogikoak lor ditzakete. Horiei guztiei nik taldean erabiltzeak dituen abantailak gehituko nizkieke, izan ere, flash fitxategi hauetako gehienak pantaila handian erabiltzeko diseinatuta daude; horrela, arbel digital interaktiboarekin erabil daitezke gehienak. Hori dela eta, laister baliabideen atalean orri hauek guztiak zerrendatzen hasteko asmoa nuen. Esan beharrik ez dago denok daukagula orria osatzen joateko aukera; agian falta dena da edukiak modu egokian antolatzeko irizpideak zehaztea, alegia, mailaka, arloka...

Bilduta ditudanen artean hementxe uzten dizut sorta bat (ingeleseko irakasleari primeran etorriko zaizikio hauetako gehienak):

  1. Proyecto Fantastico: aplikazio bilduma ikaragarria HH eta LHen erabiltzeko. Hementxe duzue arloka antolatutako aplikazio batzuk eredu bezala (asko saguaren erabilpena lantzeko diseinatuta).
  2. Poisson Rouge: abedea erdaraz, frantsesez eta ingelesez lantzeko. Arbel interaktiborako aplikazio zoragarria.
  3. Vedoque: Klasiko bat. Nire semearekin erabili ditut bertako asko.
  4. Recursos Educativos de Primaria en Flash: aspertu arteko zerrenda.
  5. Wild Web Woods: Europar Batasunak bultzaturiko proiektua. Umeen eskudibeen aldeko jokua
  6. Wonderville: EE.BBtako gunea. Ez dut gehiegi probatu.
  7. El Cuerpo Humano: izenak dena esaten du
  8. GameGoo: nik ez dut probatu baina nire semeak bai. Ezin ordenagailu paretik kendu; seinale ona ala txarra?

    Nire del.icio.useko kontuan eskolaurre, HH edo LH etiketak bilatzen badituzue seguru nago oraindik baliabide gehiago topatuko dituzuela.

    Interesgarria litzateke joku eta gune hauek probatzen diren heinean euren inguruan balorazio txiki bat egitea. Ziur besteontzat oso baliagarria izango dela.

  9. Recursos para nuestra clase: beste baliabide zerrenda luzea. Hemen agertzen diren askok aurrekoetan ere aurki daitezke.
Fultxo Fultxo(e)n iruzkina apirila 9, 2008(e)n. Ordua: 17:13
Ados, zerrenda izateaz gain nolabaiteko balorazioa behar da irakasleek denborarik ez galtzeko.
Larre Larre(e)n iruzkina apirila 9, 2008(e)n. Ordua: 21:44
Guk ere Axularren horrelako baliabideak erabiltzekotan gaude. Behintzat gai honi buruz hainbat unetan hitz egin dugu Juan eta biok. Gure ideia da IKT dinamizatzailearen bidez flash joko horien berri Haur Hezkuntzako irakasleei eman eta beraiek egokiak ikusten dituztenak Moodle-eko ikastarotxo batean sartu.
Ikasleek noski bere gurasoeekin batera sartu beharko dute.
Moodle-ek nork zer baliabide erabili dituen erregistratzen duenez irakasleak jakin dezake ikasleak etxean ariketa horiek egin dituen ala ez (noiz egin dituen ere). Horrelako baliabideak ikastarotxo batean txertatzeak balio dezake erritmo makala duten ikasleekin hainbat errefuertzo lantzeko (etxean edo zergatik ez, Jokinek dion bezala ikasgelan arbel digitalarekin) hala nola: arratoiarekin sikomotrizitatea, koloreak, zenbakiak... etab.
Zerbait egiten badugu, horren berri emango genuke.

Bestalde Fultxo, saiatu al zara horietako baten bati joku horiek erabiltzeko baimena eskatzen? Batzutan sorpresa politak jasotzen dira.

Iruzkina gehitu

Iruzkinak gehitzeko, ZirIKTeroak(r)en partaide izan behar duzu.

Sare honen partaide egin

ZirIKTeroak(r)i buruz

jolaus jolaus izan da sare sozial hau Ning(e)n sortu duena.

Zure sare sozial propioa Ning-en sortu doan!

Chat

Loading Chat...

Informazio kanala

OpenShare: Moodle como plataforma de recursos abiertos | Octeto

Jared Stein (Utah Valley University) ha lanzado recientemente OpenShare, un módulo para Moodle 1.9 que permite abrir cursos completos o partes de cursos al público en general. Por medio de OpenShare, una institución que utilice Moodle como entorno virtual de enseñanza/aprendizaje dispone también automáticamente de una plataforma de recursos educativos abiertos.

Skaneatutako PDFak testua bihurtu Google OCR-rekin

Ez hartu lana zure PDFak eskaneatzen. Igo denak karpeta batera eta berau internetera igo. Patzientzia izan eta Google robotak egingo du lan hori zuretzat.

Elgg.org - downloads

Edukietan oinarritutako sareak sortzeko Elgg aplikazioaren 1.1 bertsioa kaleratu dute duela gutxi. Edozein zerbitzaritan instalatu daiteken aplikazio hau berrikuntza ugarirekin datorrela dirudi. Probatu beharko dugu.

diedrom

Proiekzio diedrikoa lantzeko web aplikazio interesgarria. Arbel interaktiboarekin erabiltzeko primerakoa.

160 Free Software Education Programs : Ithaca Free Software GNU Linux

Irakaskuntzan erabilgarriak izan daitezkeen 160 dohaineko aplikazioa. Aplikazio guztiek harreman zuzena gordetzen dute eskolan jorratzen diren irakasgaiekin; ez da software generikoa, ikasgaiei lotutakoa baizik.

© 2008   Created by jolaus on Ning.   Create your own social network

Ikurrak  |  Arazo baten berri eman  |  Isiltasun-politika  |  Erabilpen baldintzak