IKTero saltsero eta zirikateroen taldea

Javik gaur bertan idatzi duen ekarpenean ea Asus eeePC edo antzekorik erosteko asmoa genuen galdetzen zuen. Idazten ari nintzen erantzunean komentatzen nuen, datorren urterako IKASYSeko saltsan sartu behar ginen ikastolok ekipo hauek Elkartearen bitartez jasoko genituela eta bera izango zela erabiliko genituen ekipoak aukeratuko zituenak. Ez dakit zuek horrela ulertuta zenuten baina nik, orain hasi diren hiru ikastolen antzera, irailetik aurrera ekipo horiek eta hauek gordetzeko beharrezkoak genituen armairuak Ikastolen Elkartetik zuzenean jasoko genituela ulertuta nuen.
Iruzkina argitaratzeko prest nuen unean Mikelen mezu bat jaso dut non bertan komentatzen zidan datorren urtean IKASYS proiektua aurrera eramateko konpromisoa hartu genuen ikastolok ekipoak eta armairuak gure poltsikotik ordaindu beharko ditugula. Tira, iruzkina berehala ezabatu eta albiste honek guretzako zer suposatzen duen baloratzen aritu naiz. Jaso ditudan anotazioak artikulu luze eta mardul baterako ematen badute ere, ez da hori ekarpen honen helburu nagusia.
Testuinguru berri horretan, nik ulertzen dudan bezala behintzat, askatasun osoa daukagu (Javik esaten zuenaren moduan) gure beharretara hobeto egokitzen den ekipoa erosteko eta guri interesatzen zaigun garaian gainera (azken finean IKASYS edozein ekipotan erabil daitekeen aplikazioa da). Denbora epe laburrean asko izango dira merkatuan izango ditugun antzeko ekipoak eta agian itxarotea merezi du. Eta horrekin ari nintzela Negropontek egindako igarpen interesgarri honen berri izan dut. Antza denez OLPC proiektuaren bigarren generazioa laister izango dugu eskutan eta aurreko albistean irakurri eta ikusi dudanagatik, benetan txundituta geratu naiz Negroponteren asmo berriekin. OLPC berriak oso oso itxura ederra du, tresna bezala oso aurrerakoia eta irudietan ikus daitekeena errealitatea bihurtzen bada, ekarpen handia izan daiteke irakaskuntza mundurako. Iruzkinetako batean denarekin bat nator halere: ezaugarri horiek dituen ekipo baten prezioa bat etorriko al da OLPC proiektuaren irizpide nagusiekin? Alegia, bere prezioa ez al da hasieran zehaztutako helburuaren gainetik egongo?
Iragarpen honek oihartzun handia izan du sarean azken ordu hauetan; honen inguruan esan denaren jarraipena egin nahi baduzue Technorati-ko "thread" honi jarraitzea besterik ez duzue.
Azpian Negroponteren aurkezpenaren bideoa:
EGUNERAKETA 2008-05-21: informazio gehiago BBC News gunean
Etiketak: asus_eeepc, ikasys, negroponte, olpc
11 iruzkin
#Aitor
: zuri sortu zaizkizun zalantza berdinak sortu zaizkit niri. Eta egia esan une honetan nahiko blokeatuta nago. Alde batetik, Elkartetik jasoko dugun informazio ofizialaren zain egotea egokiena dela iruditzen zait. Baina bestetik, maiatza amaieran gaude, norberak bere ekipoak eta armairuak erosi behar baditu, zerbait egiten hasteko unea heldu dela iruditzen zait. Irailerako zerbait egiten hasi behar badugu, ez dut uste denboraz soberan gabiltzanik. Nire iritziz egokiena behar diren ekipo eta armairu guztiak batera erostea komeni da eta eskaera hori Elkartetik bideratzea egokiena dela iruditzen zait. Gero ordainketak egin beharko ditugu. Eta puntu honetan ere sortzen zaizkit duda ugari; ekipo eta armairuetan egin beharreko gastua ez da makala, nik gainera ez nuen aurreikusten horrelako gasturik datorren ikasturterako eta gure inbertsio plana aurkeztuta eta onartuta daukagu. Une honetan daukagun baliabideekin ezin dugu aurreikusitako lanketa aurrera eraman? Zalantza askotxo maiatzaren amaierarako#David: 25 urte geratzen zaizkit jubilaziorako. Horrelakorik ikusteko gai izango naiz? Espero dezagun ohiko teklatuekin jarraitzea bestela ez dakit nola demontre ohituko naizen informazioa webean argitaratzeko ;-)

Uste dut Elkartean hori ari direla aztertzen, baina hori ere ez da irtenbidea. Guk laguntza horiek beste gastu batzuetarako aurreikusita genituen, beraz, berdin-berdin geratzen gara.
Ikastolan janda genuen, apirilean hasiko ziren hiru ikastolekin gertatu den bezala, irailetik aurrera hasiko ginenak ere Elkarteak ipiniko zituela. Zuzendariarekin honetaz askotan hitz eginda gaude eta berak ere beti hori ulertu izan du. Galdera; zuek ere horrelakorik ulertuta zenuten edo gure ikastolako "paranoia" bat besterik ez da izan?
Iruzkina gehitu
Bienvenido a
ZirIKTeroak
© 2008 Created by jolaus on Ning. Create your own social network
Ikurrak | Arazo baten berri eman | Isiltasun-politika | Erabilpen baldintzak
Komentatu duzu Mikelek esan zizula ikastolen gain joango dela gastua, baina hori oraindik modu ofizialean ez da esan, ezta? Nik behintzat ez dut horren berririk, eta guk ere 3 gelatan martxan jarri behar dugu. Eta hala bada, ez al da berandutxo abisurako?
Nik ere nolako katxarroak erosi Ikastola bakoitzak erabaki behar duela uste dut, eta momentuan dauden ekipoekin hasi behar bada, ba hala hasi. Ze, proiektuari buruz ari garenean, aplikazioari buruz ari gara, ezta? Ala ez?