ZirIKTeroak

IKTero saltsero eta zirikateroen taldea

jolaus

Norantz goaz? Zer egin etorkizunaren aurrean?

Dinamizatzaileon zereginen artean, inguruan gertatzen diren aldaketen inguruan informatuta egotea da, zalantzarik gabe, garrantzitsuenetako bat. Niri pertsonalki gehien kezkatzen nuen gaietako bat irakasleen formazioarena da. Zalantza izpirik ez daukat bizitzen ari garen pedagogia mailako iraultza berri hau IKTen eskutik datorkigula nagusiki; beste hainbat erreformetan gertatu ez den bezala, kasu honetan berrikuntza ez dator metodologikoa tresna berrien erabilerarengandik datorkigu. Oraingo hau, urte askotan irakasleok esku artean izan ditugun baliabideen aldaketa sakon batekin datorkigu; hainbeste urteetan erabili diren arbel, testu-liburu eta antzekoak, teknologia berriei lekua uzten hasiak dira.

Gainean dugun aldaketa horretaz jabetu bagara ere, honi aurre egiteko hartu diren estrategietako bat, tresna hauen erabileran trebatzeko formazio saioak prestatzea izan da. Hortxe ibili gara denok, blogak, wikiak, Moodle eta enparauak nola erabili ikasten. Gure ikastolan zeregin horretan urte batzuk egin eta gero jabetu naiz gainean dugun iraultzari aurre egiteko beste behar batzuk daudela, ezagutzaren kudeaketaren, autoformazioaren eta baliabide berriek suposatzen duten irakaskuntza eredu berrien inguruan. Horixe da, iazko ikasturtean hitzez azaltzen ahalegindu nintzena dinamizatzaileok Durangon izan genuen azken bileran eta antzeko zerbait ahalegindu zen Mikel azaltzen, aurten izan dugun lehenengoan.

Baina kontzientea naiz ez daukadala erraztasun handirik buru barruan ditudan ideiak modu argian ahoz plazaratzeko egiten ditugun bileretan. Nik neuk "Komunikatzen ikasi" konpetentziaren inguruan asko daukat ikasteko oraindik.

Larunbat honetan Benitok bere blogan ederki islatzen du zein zen bileran zabaldu nahi nituen ideiak. "Ikasteko ingurune soziala eskura" izeneko artikulu bikain batean euskara ikasteko dauden estrategia berrien inguruko analisi sakona egiten du. Gure lan esparrua beste bat baldin bada ere, berdin-berdin estrapola daiteke bere analisia dinamizatzaileen formaziora. Hortxe irakurriko duzue Ikaskuntzarako Ingurune Birtualen inguruan (IIB edo PLE, ingelesez), ingurune irekietan gauzaturiko eLearninga zer den eta abar. Nahiko nuke, bai, nik, berak idatziz hain ondo adierazten dituen ideia horiek, ahoz esateko gai izatea!

Merezi du artikuluari errepasotxo bat ematea. Bertan datorrenaren inguruan iritziak trukatzeko aukera izango bagenu denon artean, primeran egongo litzateke.

Amaitzeko, eta etorkizuna bistatik kendu gabe, hementxe uzten dizuet eskolaren etorkizunaz hitz egiten duen dokumentu potolo bat (El Caparazón blogan aurkitua). Oso osorik irakurri ez badut ere, interesgarria iruditu zait 27. orrian "Schools as Networks of Relationships" titulupean, etorkizuneko eskolen inguruan egiten duen analisia. Prospektiba kontuak gustukoak badituzue, irakurtzea gomendatzen dizuet.

whats_next_-_21_ideas_final.pdf

Etiketak: elearning, eskola, etorkizuna, iib, irakaskuntza, ple

2 iruzkin

Benito Benito(e)n iruzkina urria 7, 2008(e)n. Ordua: 0:22
Ene, Jolaus... Horrelakoak irakurrita manager-a topatzen hasi beharko dut ba. ;-)
Edozelan ere, ez dakit zabaldu nahi nuen ideia bat ondo-ondo adierazi ote dudan (neu ere konpetentzia komunikatiboan herren).
PLE eta horien inguruan iruditzen zait askotan teknologiara jotzen dugula gehiegi. Gaur berton Nodos ELE blogean Lola Torresen oso hausnarketa interesgarria irakurri dut. Ikaskuntza ikasgelatik (eta erakundetik) harago doan zerbait da, gero eta gehiago gainera, eta ikaskuntza informal hori bideratuko duten tresnak eta baliabiabideak sustatzea. Hori enfokea da (Lolaren ustez, eta neure ustez ere bai), eta soilik teknologia batzuen erabilera. Egia da teknologia berriak eragin duela hau guztia neurri handi batean, baina inguruneak sortzea (pertsonalak zein sozialak, hortik Plisti-Plastaren aipamena) uste dut aplikazioak sortzea baino zerbait gehiago dela. Hori da hain zuzen nire ustez handik harago joan behar dugun mugetako bat, ikaskuntza berria ez da soilik teknologia. Hizpideren azkenengo zenbakian Txabarrik iradoki duen bidetik jotzea da azken batean: pertsonaren ikuspegia ezin dugu galdu, hori da azken batean azken xedea.
jolaus jolaus(e)n iruzkina urria 7, 2008(e)n. Ordua: 8:37
Joe, ezin hobeago esplikatu Benito. Hortxe, goiko paragrafo horretan, primeran azaldu duzu bai Mikel eta bai nik zabaldu nahi izan duguna. Ekainean izan genuen bileran, dinamizatzaileon aurtengorako formazio plana aurkeztu zitzaigun. Tresnen oinarrizko trebakuntzaren inguruan planteatu zitzaigun formazio plan osoa, bizi dugun irakaskuntza eredu honen aldaketaren gakoa hortxe egongo balitz bezala. Guk geuk ere gure ikastolan horrelaxe ikusi dugu gai hau; baina denborarekin jabetu gara ez dela hori bide egokiena.

Zuk diozun bezala enfokea beste bat izan behar du, ikaskuntza berria ez da soilik teknologia. Enfoke berri gure ikastoletara heltzea nahi badugu derrigorrezkoa ikusten dut dinamizatzaileon artean horretaz sakon hitz egitea; inguruan zer egosten den eurek ere ezagutzen ez badute nekez ulertuko dute euren zuzendari, administrari, lankide edo ikasleek.

Formazio informalaren asuntoarekin anekdota txiki bat. Ekaina heldu bezain pronto harrigarria da ikustea nola uzten ditugun bazterrean ordenagailuak, internet eta urtean zehar erabili ditugun tresna guztiak. Tramankulu hauek guztiek "lana" ekartzen digute burura, lanarekin eta nekearekin identifkatzen dugu; "oporrak deskantsatzeko dira" esaten dugu (batzuk posta elektronikoa ere ez omen dute irekitzen). Baina inork ez ditu euren etxeko telebistak itzaltzen, udaran liburua eta egunkariak irakurtzeko erabiltzen dugu... Oso gutxik identifikatzen dute oraindik eramangarria eta internet euren formazioan lagunduko dien baliabide bezala.

Iruzkina gehitu

Iruzkinak gehitzeko, ZirIKTeroak(r)en partaide izan behar duzu.

Sare honen partaide egin

ZirIKTeroak(r)i buruz

jolaus jolaus izan da sare sozial hau Ning(e)n sortu duena.

Zure sare sozial propioa Ning-en sortu doan!

Chat

Loading Chat...

Informazio kanala

OpenShare: Moodle como plataforma de recursos abiertos | Octeto

Jared Stein (Utah Valley University) ha lanzado recientemente OpenShare, un módulo para Moodle 1.9 que permite abrir cursos completos o partes de cursos al público en general. Por medio de OpenShare, una institución que utilice Moodle como entorno virtual de enseñanza/aprendizaje dispone también automáticamente de una plataforma de recursos educativos abiertos.

Skaneatutako PDFak testua bihurtu Google OCR-rekin

Ez hartu lana zure PDFak eskaneatzen. Igo denak karpeta batera eta berau internetera igo. Patzientzia izan eta Google robotak egingo du lan hori zuretzat.

Elgg.org - downloads

Edukietan oinarritutako sareak sortzeko Elgg aplikazioaren 1.1 bertsioa kaleratu dute duela gutxi. Edozein zerbitzaritan instalatu daiteken aplikazio hau berrikuntza ugarirekin datorrela dirudi. Probatu beharko dugu.

diedrom

Proiekzio diedrikoa lantzeko web aplikazio interesgarria. Arbel interaktiboarekin erabiltzeko primerakoa.

160 Free Software Education Programs : Ithaca Free Software GNU Linux

Irakaskuntzan erabilgarriak izan daitezkeen 160 dohaineko aplikazioa. Aplikazio guztiek harreman zuzena gordetzen dute eskolan jorratzen diren irakasgaiekin; ez da software generikoa, ikasgaiei lotutakoa baizik.

© 2008   Created by jolaus on Ning.   Create your own social network

Ikurrak  |  Arazo baten berri eman  |  Isiltasun-politika  |  Erabilpen baldintzak